Zaintza-uneen garrantzia nabarmendu dute Alfredo Hoyuelos Nafarroako Unibertsitateko irakasleak eta Txusma Azkona Lizarrako haur-eskolako irakasleak, 0-3 zikloko hezitzaileen formazio-saioan. Hoyuelos eta Azkona pixoihalen aldaketaren garrantziaz mintzatu ziren, batetik, eta, bestetik, zaintzaz. Arretauneei buruz hitz egiteko, Donatella Savio hezitzailearen lanean oinarritu ziren hizlariak, Saviok arreta-dinamikei buruz idatzi baitu. Haur Hezkuntzako testuinguruetako arreta-dinamikak aztertu ditu hezitzaile italiarrak, bai eta horiek bi eta hiru urteko haurren eta zaharragoen ikaskuntzarekin eta balioa duen niaren eraikuntzarekin duten lotura ere.

 

Hasteko, zaintza hitzaren esanahia argitu zuten Hoyuelosek eta Azkonak,zaintzearen eta ikasketaren arteko loturaren gaia aztertzeko beharrezko baita zaintza hitzaren esanahian sakontzea. Horretarako, hiru ideia nagusi hauek aurkeztu zituzten, Savioren hitzetan oinarriturik:

–Lehenik eta behin, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurraren ideia, edo, are gehiago, zero urtetik bost urtera bitarteko haurrarena; oraindik hitzezkoa ez den izakia da funtsean,hauda, hitzezkoa ez den komunikazioaren aurrean bereziki sentiberada. Komunikazio mota hori ez da hitzen edukian oinarritzen, baizik eta ahotsaren tonuan eta, batez ere, gorputzean, jarreretan,posturetan...

–Bigarrenik, adin horietan zaintza hezkuntzarako tresna garrantzitsua dela ulertzea, haurrak duen komunikazio-tresna sentiberarenari, hau da, gorputzari, dagokiolako, gorputzari eragiten diolako, hitzezkoa ez den komunikazioari.

–Hirugarrenik, zaintzaren mezua etengabe bilakaera-prozesuan dagoen mezua izan daitekeela ulertzea, zeharkako ikaskuntza mota jakin bati dagokionez: nia balioa duen nia dela ikastea; ikaskuntza horri dagokionez, bi-hiru urteko adina bilakaeraren funtsezko unea da.

Horrez, gain, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurren –eta zaharragoen– bilakaera-premiei erantzuteko gai izan beharko duen zaintzaren inguruko mezu bat bideratzeko, hezkuntza-testuinguru batek izan beharko lituzkeen ezaugarriei buruzko hainbat gogoeta proposatu zituzten:

Zaintza hitzak barnean hartzen dituenak

Lehen gogoeta gisa, zaintza hitzean pixka bat sakontzea proposatzen die bere idatzietan Saviok hezitzaileei.“Italierazko hiztegi zahar bat hartzen badugu, zaintzaren definizio hau aurkituko dugu lehendabizi: ‘interes arretatsua eta iraunkorra zerbaitetan edo norbaitengan’. Lehenengo definizio horretan, gehien nabarmentzen den alderdia pertsona batek zerbaiten edo norbaiten aurrean duen jarrera psikologiko moduan ulertutako zaintza dugu. Interes aktiboa (“arretatsuak” aktibo esan nahi du hemen) eta iraunkorra duen jarrera, hau da, ez da aldizkako interesa, piztu eta itzali egiten dena, baizik eta denboran irauten duen interesa. Ondoren, zaintzaren bigarren definizio bat aurkituko dugu: ‘egiten den horretan konpromiso eta arreta handia agertzea’. Alderdi operatiboa azpimarratzen da hemen. Beraz, zaintzea zerbait egitea da; baina, adi, konpromiso eta arreta handiz lagundutako zeregina da beti. Konpromisorik eta arretarik gabe ez dago zaintzarik”. 

Lehenengo bi definizio horietatik zaintza harreman bat dela ondoriozta liteke, Savioren aburuz: norbait zerbaitez edo norbaitez arduratzen da. “Lehenengo definizio horiek zaintza eskaintzen duen pertsona azpimarratzen dute, jasotzen duena baino gehiago, eta zaintza ematen duenak egiteko ardura duela eta lehenaipatu dugun jarrera psikologikoarekin egin behar duela zehazten dute. Bestela esanda, harremana gidatzen duenak jarrera psikologiko jakin bat hartuko du bere gain, interes artatsua agertzen duena, iraunkorra, konpromisoa duena eta adeitsua”.

Hiztegi zahar hartako hirugarren definizioa ere nabarmentzen du Saviok; “definizio horrek zaintza gaixotasun bat tratatzeko sendagaien multzoa ere badeladio. Kasu horretan, ez zaio jarrera psikologikoari erreferentziarik egiten: zaintza gorputz baten gainean –sistema biologikotzat ulertuta–egiten den esku-hartze fisiko, kimiko edo biologikoarekin (sendagaia) identifikatzen da; hau da, kasu horretan, gorpuztasuna, gorputz hutsa, arimarik gabea da, hein batean”. Gorputzaren gainean egiten den esku-hartzea zaintza da kasu horretan ere, baina ikuspegi fisiko eta biologikotik, eta ez da beharrezkoa jarrera psikologiko jakin bat edukitzea, hau da,zaintza horrek ez du nahita ez interesduna, adeitsua, iraunkorra, konprometitua eta artatsua izan behar. Zaintzari buruzko hiru definizio horietatik, lehenengo biek alderdi psikologikoa azpimarratzen dute eta hirugarrenak,alderdi hori baztertzen ez duenarren, ez du azpimarratzen.

“Hiru definizioak elkarrekin hartzen baditugu,esan dezakegu posible dela zaintzea, baina inor edo ezer zaindu gabe, hau da, zaintzak lehenengo bi definizioetan duen alderdi psikologiko hori gabe zaintzea gorputza. Esperientzia horixe bizi dugu, adibidez, gaixotzen garenean eta gure gorputzaz arduratzen diren –zorroztasun handiz arduratu ere– sendagileak aurkitzen ditugunean, baina sendagile horiek gaixotasunarekin lotutako alderdi pertsonal eta psikologikoa kontuan izaten ez dutenean. Are gehiago, ikuspegi horretatik, gaixoaren nortasuna traba ere izan daiteke terapiarako. Nire ustez,jarrera hori sendagilearen defentsa psikologikoarekin lotuta egon daiteke”. Savioren hitzetan, despertsonalizazioa gertatzen da nolabait, sendagileak beraren eta sufrimenduaren artean tarte bat uzteko sentitzen duen beharrarekin lotuta egon daitekeena. “Baina beste aldean dagoen pertsonak, gaixoak, zainketarik gabeko zainketaren esperientzia bizi du, eta etsita sentitzen da: beheratuta sentitzen da, aintzat hartzen ez dutela sentitzen du, pertsona gisa zaintzen ez dutela”.

Zaindu gabe zaintzeko aukera edo arriskuaren kontzeptua garrantzitsua da Saviorentzat, arrisku hori oso hurbil baitu haur-eskolan lan egiten duen hezitzaileak.“Ikus dezagun zergatik.Haur-eskolako garaian errutinazko une ugari daude: haurrak aldatzeko ordua, bazkari-ordua (txikitxoenen kasuan, bazkaria emateko ordua),loegiteko ordua. Hau da,denbora soilik haurren gorputzarie skaintzen dizkiogun uneak dira horiek guztiak. Gainera, haur-eskolako haurraren gorputzak arreta handia eskatzen du. Horregatik, errutinek toki garrantzitsua dute haur-eskolaz arduratzen den pertsonaren lanaldian eta hezkuntza-gogoetetan. Behin eta berriz errepikatzen direlako esaten dugu unehoriek errutinazkoak direla: egunero keinu berberak egiten dira behin eta berriz (haur-eskolako hezitzaile batek gutxienez hamar haurren pixoihalak aldatzen ditu egunean hainbat aldiz).

Hortxe dago arriskua: errepikatze horrek zaintzeko jarrera okertu dezake,hauda,gorputzaren behar fisiologikoak modua zkarrean zaintzera eraman dezake, axolagabekeriaz nolabait; horregatik esaten dut zaindu gabe zaintzeko arriskua dagoela..., hau da, keinu horiek benetako interes iraunkor,arretatsueta konprometitua erakusten duen jarrerarekin lagundu gabe. Haur-eskolan erabat kontziente dira arrisku horretaz, eta ahots asko keskatzen dute une horiek izendatzeko errutina hitza erabiltzeari uzteko eta zaintza-jarduera izendapena erabiltzeko, zaintzaren alderdia, jarrera psikologikoa, azpimarratzeko, hainzuzen...

Eta ezhoribakarrik. Bi urtetik hiru urtera bitartean–hemen berezik iinteresatzen zaigun adina–, haurraren gorputza bere kasa egiten, bere kasa elikatzen eta bere kasa garbitzen ikasten ari den gorputza da, hezkuntza kultura garaikide jakin batek aipatutako etapen arabera. Beraz, adin horretan helduek gorputz hori bakarrik uzteko eta beste erremediorik ez dagoenean edo haurrak bere kasa egin ezin duenean soilik zaintzeko arriskua dago; gainera, nahiko modu zakarrean eta gogorrean gerta daiteke hori, eta zaindu gabeko zaintza horrek gaitzespen-mezu bat ere har dezake barnean, esplizituki edo ez: ‘Bazkaria eman behar dizut oraindik! Berriro egin duzu txiza! Horrela ez zara handia egingo!’. Hori guztia haren onerako dela pentsatuta etaustez ordurako izan beharko lukeen autonomiaren izenean.

Hala, bada, haur-eskolan zaintzarekin batera doan jarrera psikologikoa okertzeko arriskua legoke, Savioren aburuz. “Zergatik arriskua? Arriskugarria da haurrarentzat? Haurraren gorputzak hertsatuki tratatua izateko arriskua du, soilik haren behar fisiologikoak aintzat hartzeko arriskua, edo oraindik autonomoa ez delako apur bat gutxietsia sentitzeko arriskua; baina gorputz hor neskatxo bat edo mutikotxo bat da”. Hiru urte beteaurretik, haurraren gorputza izenik gabeko emozioz beteta dago, adierazi ezinezko fantasiaz, pentsamendu-intuizioz; esanguraz bustitako gorputza da, erabat sinbolikoa. Esangura horiek eskuraezinak dira haurrarentzat, eta bere gorputzean indar handi zeta modu zehatzeta kaotikoan sartzen direla sentitzen du; haurrak ez du horiek guztiak deskodetzeko tresnarik, eta helduarekiko duen harremanean ikasten du esangura horiek ulergarri bihurtzen. Savio literatura psikoanalitikoan oinarritzen da bere adierazpenari eusteko, hala nola, Klein-engan, Bion-engan, Winnicott-engan edota Fonegy-rengan.

Gorputz hori hartzen, ukitzen, baztertzen de nmoduak,berorri begiratzeko edota eusteko moduak, esanahia ematen dio gorputz horrek berak sentitzen duenari, bizi duenari, bere burua ulertzeko moduari. Honela dio Saviok: “Haurrak, gorputz hori den haur horrek, gorputz hori hartzeko,ukitzeko,berorri begiratzeko moduaren bidez ulertzen du bere burua. Nola hartzen den, nola ukitzen den, horren arabera ulertzen du bere burua, arreta zeta etengabeko interes artatsuz tratatzen den norbait edo zerbaitdenedo,aitzitik,halako arretarik, zaintzarik merezi ez duen zerbait edo norbait den, hertsatuki, modu hotzean eta bazterkeriazhar daitekeen zerbait edo norbait den. Besteen eskuek eta begiradek gorputz hura zaintzeko duten modua da bere burua azalarazteko, eraikitzeko borrokan ari den pertsona txikiaren forma zehazten duena. Zaindu gabe zaintzen duten eskuak edo begiradak diren, edo ezer zaintzen ez duten edota pertsona horren azaleratzea eragozten edo distortsionatzen duten eskuak eta begiradak diren; edota, aitzitik, beharrezkoa den bakoitzean edota beharrezkoa ez denean ere, arreta handiz zaintzen duten eskuak eta begiradak diren, pertsona horren erabateko adierazpena sustatzen duten eta haren euskarri diren eskuak eta begiradak”.

Zaindu,beraz,buruarekin eta gorputzarekin egiten da, eta bururako eta gorputzerako, Hoyuelosek eta Azkonak nabarmendu zutenez. Ildo horretatik,haurrak arloe bolutiboan arrisku bat daukala azaldu zuten,niaren eraikuntzarekin lotutako gaietan; bere buruaz osatzen duen ideiareni nguruk oarrisku ebolutiboa da. Arriskuhori handiagoa da bereziki bizpahiru urte dituenean, haurrak nahiko fase zail eta erabakigarria bizi baitu niaren eraikuntzari begira.

Arriskuaren ideia ha uargiazaltzen du Saviok: “Zaintzaren esanahiaz egin ditudan gogoetek bi ideia hauei aurre egitera eraman naute: lehengo eta behin, haurra bere gorputza da, eta,beraz,nagusikiez-hitzezkoizakia da.Bigarrenik, zaintzaren mezua, buruarekin eta gorputzarekin eta bururako eta gorputzerako egiten den zaintza horren mezua, garrantzi handiko tresna hezitzailea da haurrarengan balioa duen niaren irudi bat eraikitzeko”.

 

Haurra ez-hitzezko izakia da

Haurra ez-hitzezkoadela esatean, Savio ez soilik gorputzaren jarreraz, irribarreaz,begiradaz ari; aldiberean, posturaz, ahotsaren doinuaz, arnasaren erritmoaz, etenaldiez, isiluneez ari da; aitzitik, hitzen edukiek, horien esanahiek, hitzezko alderdiak adierazten dituzte. Literatura psikoanalitiko osoak haurraren deskribapena egitean, gorputzaren jokabidearen bidez,hauda,hitzekin baino gehiago gorputzarekin, bere burua, barne mundu sakon eta ezkutukoena, adierazten duen haurra deskribatzen du. Zehazki eskolaurreko adinaz ari dela, MelainieKlein-enhitzakaipatzenditu Saviok; haurrak,hitz eginordez, egin egiten duela baitio Klein-ek beste askok bezala: “haurraren hizkuntza jolasaren hizkuntza da, eta, adin horretan, ekintzetan datza batez ere;beraz, gorputzaren hizkuntza da, gorputzarekin egiten dena”.

Haurrak, sei urtera arte, bere buruaz ekintzaren ikuspegitik pentsatzen duela dioten niaren osaketari buruzko hainbat azterlan aipatzen ditu Saviok, hau da, niaren gorputz-ikusmolde bat duela. “Zer esan nahi du horrek? Sei urte dituen arte haurrari ‘Nor zara?’ edo ‘Nolakoa zara?’ galdetzen badiozu, horrelako zerbait erantzungo dizula: ‘Pilotan jolasten dakit...’, ‘Badakit Lego piezekin gaztelu bat egiten...’. Hau da, jolas-jokabideen bidez definituko du bere burua, eta bere buruaren irudikapena ekintzarekin eta gorputzarekin estuki lotuko du”.

Funtsean, sei urtera arte, haurra batez ere bere gorputza da; bere gorputzaren bidez ulertzen du bere burua; bere gorputzaren bidez komunikatzenda.

Behin goikoa azaldurik, gogoetarako beste puntu bat dakar Saviok: “Piagetek gogoeta-adimenaren hasiera bi urteren inguruan kokatzen du, hau da,une horretan haut ematen dena alde batera utzita buruan irudiak izaten hasteko gaitasuna adin horretan hasten dela dio.Baina bi urtetik laura bitarteko umeengan(operazio aurreko fasearene stadio aurrekontzeptuala), gogoeta-adimena oso finkatuta dago oraindik pertzepzio-alderdietan, hau da, haren zentzumenek hautematen dutenak eta, beraz, hitzezkoak ez diren testuinguruaren alderdiek gidatzen dute. Are gehiago: psikologia kognitiboaren esparruko hainbat azterlanek diote haurrak sei urte dituen arte sentiberatasun handiagoa duela ikusmen-estimuluekiko entzumen-estimuluekiko baino: kontzeptu bat ulertzeko, gehiago erabiltzen du ikusmenaren bidea hitzezkoa baino. Horregatik, haurrentzako liburuek irudi ugari izan ohi dituzte: helduak irakurritako narrazio-testua ulertzeko prozesatzen den estimulu nagusia ikusizkoa delako eta hitzezko estimuluaren aurrean hark duelako lehentasuna”.

Zero urtetik seira bitartean haurrak bere burua gorputzaren eta ekintzaren bidez hautematen duela azpimarratzea, horixe da Savioren ekarpena; batez ere gorputzaren bidez eta, beraz, hitzezkoak ez diren bideetatik komunikatzen dela, eta batik bat hitzezkoak ez diren komunikazioak ulertzen dituela.“’Oso baliotsua zara niretzat’"; zaintzarekin lotutako mezu hori uler dezan, gorputzarekin adierazi behar da, eta haurraren gorputzari zuzendu behar zaio”.

 

Zaintzaren mezua, eta balioa duen niaren eraikuntza

Zaintzaren mezu hori haurrak ondo ulertzea oso garrantzitsua da hezitzaileentzat. Savioren arabera, mezu hori oinarrizko eta zeharkako ikaskuntzaren euskarri eta sustatzaile da, hau da, balioa duen ni gisa norberak bere buruaz egiten duen ikaskuntzaren euskarri eta sustatzaile. “Niaren eraikuntza zenbait etapa ebolutibotan gauzatzen da. Etapa horiek zehatz-mehatz aztertu gabe, hauxe baino ez dut ekarri nahi gogora: Margaret Mahlerek dioenez (1978), nia, banakotasunaren sentipenaren kontzientzia primario gisa ulertuta (“gizabanakoa naiz”),bi urtetik hirura bitartean azaleratuko litzateke argiro. Bakoitzak bere burua gizabanako bereizi gisa irudikatzeko modu horiek prestatzen dute nortasunerako bidea, hau da,berorien bidez hartzen du norberak,helduak egiten duen antzera,bere buruaren zentzua, bere ezaugarri berezi,bakar,koherente et airaunkorrena. Gatozen mamira. Zerfaktorek eragiten dute norberak bere buruaz osatzen duen irudiaren kalitatearen gainean? Garapen psikosozialari buruzko literaturak gutxienez bi hauek direla gogorarazten digu: mundu fisikoarekiko interakzioan izandako bizipenen ondorioz norberak bere buruaz ematen duen iritzia, eta gainerakoen iritzia. Azter dezagun sakonago bigarren faktorea, zaintzaren mezuari buruzko diskurtsoari berezkoagoa zaionez. Egiatan, balioa duen niaren ideiaren eraikuntza besteen iritzian ere oinarritzen bada, horrexegatik da zaintzaren mezua ebolutiboa are modu indartsuagoan, haurrari ‘oso baliotsua zara’ adierazten diolako,hauda: haurrari bere buruaz oso positiboa den iritzia helarazten dio, eta, beraz, oinarrizko pieza da balioa duen niaren irudia eraikitzeko orduan”.

Balioa duen nigisa norberak bere buruaz egiten duen ikaskuntza oinarrizko eta zeharkak oikaskuntzadela dio Saviok,“eta autonomiarako gaitasuna eraikitzen duen neurrian halaxe da gutxienez. Praktikan, egiterakoan,ekimenen originaltasunean, arazoei aurre egiterakoan eta irten bide aaurkitzerakoan edota giza harremanetan autonomia izateak, zeharka, balioa duen niaren irudikapena du sustraietan, eta berorren bidez, haurrak hauxe esaten dio bere buruari, modu asegarri eta eraginkor batean lortzeko arrazoizko itxaropena izanda: ‘Egin dezaket: neure burua proban jar dezaket,arazo honi irtenbidea aurkitzeko ahalegina egin dezaket, nire lagunekiko harremanetan konpromisoa har dezaket eta itunak egin ditzaket, gauzak esploratzen ahalegindu naiteke, piezekin gaztelu bat egiten saia naiteke,neure burua koloreen bidez adierazteko ahalegina egin dezaket...’”

Beraz, gutxienez bi arrazoi daude haurrentzako hezkuntza-testuinguruek eta batez ere bi urtetik hirura bitarteko haurrentzakoek zaintzaren mezua −”baliotsua zara niretzat”− komunikatzea garrantzitsua dela esateko, hezitzaileen aburuz: lehenengo, adin horretako haurra une erabakigarrian dagoelako norberaren irudia eraikitzeko, baina, aldi berean, baita balioa duen nia barneratzeko bidea sustatzea oinarrioinarrizkoa delako ere, hezkuntza helburu gisa haur-hezkuntzak eraiki nahi duen haur autonomoa eraikitzeko.