Joxe Mari Auzmendik euskararen eta euskal kulturaren, hobekuntza pedagogikoaren, herri hezitzailearen eta inklusioaren inguruan ardaztu zuen bere ibilbidea: “Hezkuntzak ekarriko du gizarte hobea, gizarte justuagoa, orekatuagoa, parekideagoa eta euskaldunagoa. Baina hezkuntzak eginkizun handi hori beteko badu, bikaina, kalitatekoa izan behar du”. 

 

IKERLARIEI, PEDAGOGOEI, HEZITZAILE TALDEEI EDOTA IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BEKA HAU AUZMENDIK SORTU ETA GIDATU ZUEN HIK HASI EGITASMO PEDAGOGIKOAK SUSTATZEN DU ETA HERNANIKO UDALAK DIRUZ LAGUNTZEN.

 

Euskal Herriko ikastetxeek, gaur egungo erronka sozial, etiko, teknologiko, pedagogiko eta abarrei erantzuteko, eraldaketa prozesuak egitea beharrezkoa dute. Eta beka honen helburua eraldaketan laguntzea da.

Horretarako, ikastetxeen beharrei erantzungo dien ikerketa eta azterketa egitea eskatzen da, eta ondoren, eraldaketa prozesuan lagunduko duten oinarri teorikoak, metodologikoak eta praktikoa proposatzea.

Horrela, etengabeko hobekuntzarako bidean, bekaren emaitzak Euskal Herriko ikastetxe guztientzat lagungarria izan daitekeen materiala proposatuko du; orientagarria, iradokitzailea eta praktikoa, gero horren gainean ikastetxe bakoitzak bere prozesua egin dezan.

 

       

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Gure Eskaintzak

Gure Eskaintzak