HIK HASIK FORMAZIOA ESKAINTZEN DU EUSKAL HERRI OSOKO HEZITZAILEENTZAT. PRESTAKUNTZA-PROPOSAMEN BERRITZAILE ETA KALITATEZKOAK ANTOLATZEN DITU, HEZKUNTZA-KOMUNITATEAREN BEHAR ALDAKORREI ERANTZUTEKO HELBURUAREKIN.
Gure ikastaro eta programen bidez, irakasleen gaitasun pedagogikoak indartu nahi ditugu, metodologia aktiboak sustatuz eta ikasleen ikaskuntza esanguratsua bultzatuz.
Prestakuntza-eskaintza zabala eta askotarikoa da: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako jardunaldiak, bidaia pedagogikoak, bisita pedagogikoak, Hik Hasi laborategia...
Gure konpromisoa da kalitatezko prestakuntza eskaintzea, hausnarketa pedagogikoa eta etengabeko hobekuntza sustatuz.
Hikhasitarrek gure formazio guztietan deskontu bereziak dituzte eta baita lehentasuna ere.
