Izen-ematea zabalik!
Hik Hasi Euskal Herriko ikastetxeetara bisita pedagogikoak eskaintzen ari da 2024-2025. ikasturtean. Bisita pedagogikoetan proiektu pedagogikoak bertatik bertara ezagutzen dira. Bisitak larunbata goizetan izango dira, 9:00-13:00 bitartean.
Apirilak 12, larunbata
Arnegi-Luzaideko mugaz gaindiko eskola
Arnegi, Nafarroa Beherea
Luzaide, Nafarroa Garaia
Euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren lanketa→ Euskal Herrian dagoen mugaz gaindiko eskola bakarra da Arnegi-Luzaidekoa. Nafarroa Behereako eta Nafarroa Garaiko haurrek elkarrekin ikasten dute eta horrek herri bietako biztanleen arteko harremanak sendotzea ekarri du. Euskara, frantsesa eta gaztelania dira eskolako hiru hizkuntzak, egunerokoan eleaniztasuna praktikara eramaten dutelarik ahozkotasunean oinarrituz.
- Maiatzak 17, larunbata
Lekeitioko ikastola
Lekeitio, Bizkaia
Zaintza: haurren, irakasleen eta familien zaintza
→ Gizarteko esparru askotan entzuten da zaintza erdigunera ekarri behar dela, eta Azkue Lekeitioko natura ikastolan hezkuntza proiektuaren erdigunera ekarri dute zaintza. Haurrak, irakasleak eta familiak elkar zaintzeko jarduerak zehaztu eta praktikan jarri dituzte, guztien ongizatea helburu.