Abenduaren 27an Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatuko da.

 

Abenduaren 27an Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatzeko deia egin du Kontseiluak, milaka pertsona batuko dituen ekitaldi erraldoi batean.

Euskara larrialdei linguistiko egoeran dagoela adierazi eta urtebete geroago, Euskalgintzaren Kontseiluak bere diagnostikoa berretsi eta, esku-hartze sendorik egin ezean, euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazi du.

Horregatik dio euskaltzaleon garaia dela. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa. Pizkunde berri bat abian jartzea helburu hartuta, abenduaren 27an Bilboko Miribillako kirolgunea euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtu nahi da. Etorkizuna jokoan den honetan ezinbestekoa da guztiok dagokigun erantzukizuna geure egitea, euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzea.

Ekitaldiko sarrerak jada eskuragarri daude www.pizkundea.eus webgunean