Tirolinak, Tibeteko zubiak, lianak, rokodromoak, oreka lianak, soken zubiak… 75 erronkatik gora, 23 tirolinadun sei zirkuituri aurre egiteko aukera eskaintzen du Mendexa Abentura Parkek. Aisialdia eta abentura ezagutza eta ikaskuntza zabaltzeko eta barneratzeko tresna apartak direla erakusten du abentura parkeak.
Naturaz eta norbere gorputzaz gozatzeko lekua da Mendexa Abentura Park. “Basoa, zuhaitzak, abentura, erronkak, trebezia, norbere mugak gainditzea eta, batez ere, dibertsioa dira nagusi Mendexa Abentura Parken”, bertako zuzendari Arkaitz Erkiagaren hitzetan. Horretarako haurrren eta gazteen ezaugarrietara egokitutako sei zirkuitu dituzte zuhaiztietan, 23 tirolina zubi tibetarrak, rokodromoak, zuhaitzetako eskalada eta askoz erronka gehiago dituzte. “Erronkak zuhaitzei kalterik egin gabe muntatzen dira eta basoan guztiz integratuak daude. Eta, gainera, natur ingurunean eta zuhaitzen arteko desplazamenduetan segurtasuna bermatzen duen etengabeko lerro sistemari esker, haurrek eta gazteek esperientzia ahaztezina izango dute”.
Erkiagak adierazi duenez, naturan integratutako abentura eskaintza horrek ikuspegi ludikoa eta hezitzailea ditu aldi berean, “haurrentzako eta taldeentzako gure eskainTirolinak, Tibeteko zubiak, lianak, rokodromoak, oreka lianak, soken zubiak… 75 erronkatik gora, 23 tirolinadun sei zirkuituri aurre egiteko aukera eskaintzen du Mendexa Abentura Parkek. Aisialdia eta abentura ezagutza eta ikaskuntza zabaltzeko eta barneratzeko tresna apartak direla erakusten du abentura parkeak. tza bereziak, inklusioa, taldearen kohesioa eta erronka pertsonalak gainditzea sustatzen duten jarduerak biltzen ditu, guztia baso baten barruan, zuhaitzekiko errespetuz, ingurune naturala ezagutzera, errespetatzera eta zaintzera gonbidatzen gaituena”. Aisialdia eta abentura ezagutza eta ikaskuntzarekin bat datoz da, hain zuzen ere, Mendexa Abentura Parken leloa.
Naturarekiko errespetuaz gain, haurren eta gaztetxoen segurtasuna da Mendexa Abentura Parken ezaugarrietako bat: “Mendexa Abentura Parken lerro etengabea jarri dugu. Mosketoiak ireki eta itxi beharra ekiditen duen sistema berria da: behin erabiltzailea bizi-lerroari konektatzean denean, ezin izango du deskonektatu amaiera arte. Autonomia handiagoaz parkeaz gozatzen uzten digun sistema erraza eta guztiz segurua da”, azaldu du Erkiagak. Dena den, ikasle guztiek ikastaro bat egin behar izaten dute parkean murgildu aurretik, monitoreek segurtasun ekipoaren erabilera azaltzeko, eta hastapen zirkuituan praktika egin beharko dute. 4 urtetik aurrerako haurrentzako eta nerabeentzako egokituta daude eskaintzak, eta, era berean, ikasleen aniztasuna aintzat hartzen da. Demo ikasketa-zirkuituaz gain, beste bost dituzte ikasleek eskura:
Yoko zirkuitua eta zirkuitu laranja: txikienentzako zirkuituak dira, 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzako (1,10-1,40 metroko altuera). Plataformak lurretik metro bat eta 1,6 metro artean daude eta hiru tirolina eta kulunka zubia, sare bidea, Tibeteko zubia, soken zubia eta beste hainbat erronka dituzte; guztira, 15.
Zirkuitu berdea: : 9 urtetik aurrerako haurrentzako eta nerabeentzako aproposa da. 15 erronka ditu eta adin-tarte honetarako zailtasun gutxien dituen ibilbidea da. Plataformak 2,50 metro eta 6 metro bitartean daude; rokodromoa, Andeetako pasabidea, oreka-liana eta tirolina ugari ditu.
Zirkuitu urdina: 12 urtetik aurrerako nerabeentzako da. Zirkuitu honek zailtasuna eta altuera pixka bat gehitzen ditu eta oreka eta altuera sentsazioak esperimentatzeko diseinatua dago.
Zirkuitu gorria: Zailtasun handieneko zirkuitua da, 15 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzendua. 21 erronka ditu eta jarduera luzeeneko eskaintza dauka.
Abentura eguna edo egun batzuetako txangoa osatzeko, Mendexa Abentura Park Ur Lekeitio itsas jarduera zentroarekin harremanetan dago, elkarte berak kudeatzen baitu Lekeitioko ur-jarduera zentroa. Zuhaitz parkeko esperiantzia ur jarduerekin konbinatzako aukera legoke hartara, kanoa, Stand Up Paddle, Big Sup, arrauna eta euskal kostako inguruneak eskaintzen dituen hainbat aukerarekin.