Elkarretaratzea egin zuen LAB sindikatuak joan den ekainaren 5ean Gasteizen.
Elkarretaratzea egin zuen LAB sindikatuak joan den ekainaren 5ean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Akordio Laborala bete dezala exijitzeko. Akordioaren arabera, 2027rako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletako langile guztien soldatak sare publikoko langileen soldatekin parekatzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Sailak, eta ikastoletako langileen lan-baldintzak sare publikoko langileenekin homologatzeko azterketa abian jarriko zuela adostu zuten. LABek salatu du soldata igoera irakasleei soilik aplikatu dietela eta lan-baldintzak hobetzeari dagokienez, Hezkuntza Sailak agindutako azterketa egiteko plangintzarik ere ez duela egin. Hori dela eta, akordioa betetzeko eskatu zioten Jaurlaritzari.
Argazkia: Aitor Oiartzabal (LAB) · Gasteizen, 2025eko ekainaren 5ean.