Azken unera arte negoziatzen aritu arren, akordiorik lortu gabe amaitu zuten bilera martxoaren 25ean.
Azken unera arte negoziatzen aritu arren, akordiorik lortu gabe amaitu zuten bilera martxoaren 25ean Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta ondotik, iragarrita zeuden hiru greba egunak mantendu zituzten. Hezkuntza publikoko milaka irakaslek bat egin dute martxoko lan-uzteekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, hezkuntza publikoko ikastetxeetako irakasleen % 45ek egin dute bat grebekin, eta % 75ek, sindikatuen arabera. Irakasleek hezkuntzaren kalitatea eta irakasleen lan baldintzak hobetzeko grebekin jarraituko dutela adierazi dute aldizkari honen itxiera egunean (martxoaren 28an).
Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku · Gasteizen, 2025eko martxoaren 26an.