Euskal Herriko hainbat ikastetxe ezagutzeko bisita pedagogikoak antolatu ditu Hik Hasik.
Arbizuko Kattuka eskolan egin dugu lehen geldialdia.
Ikasturte honetan Euskal Herriko zazpi ikastetxetara bisita pedagogikoak egingo dira Hik Hasiren eskutik, bertako proiektu pedagogikoak ezagutzeko. Urrian izan da lehen bisita Arbizuko Kattuka haur eskolara. Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatu ziren hezitzaileak urriaren 19an Arbizura; haur eskoletan ari direnak batzuk, Haur Hezkuntzako ikasketak egiten ari direnak beste batzuk eta unibertsitateko irakasle direnak besteak. Eider Garde hezitzaile eta zuzendaria haur eskolaren proiektu pedagogikoaz solastu zitzaien, espazioak erakutsi zizkien eta bisitariei galderak erantzun eta zalantzak argitu zizkien.