Uharte Arte Garaikideko Zentroa

Artea gizarteratzeko eta museoetatik ateratzeko apustua egina dute Uharte Arte Garaikideko Zentroan. Kanpoaldeko paretan Jorge Oteizak esandakoan oinarrituta Iosu Zapatak egindako horma irudia ikus daiteke eta horrek argi eta garbi dio: “Artea ez da museoetarako”. Arteak kalera atera behar du denon bizitzan baitu lekua, txikitatik. Ikasgeletan ere beharrezkoa da, eta hori dela eta, hezkuntza arlorako eskaintza zabala du zentroak. Orain, ‘Tresnaka’ izeneko baliabidea gehitu diote eskaintza horri. Artearen garrantziaz aritu gara Nerea de Diego eta Jyotima Barrenetxea Uharte Arte Garaikideko Zentroko kideekin.

Arteak garrantzi handia du haurren eta nerabeen garapenean. Baina zergatik? Arrazoi ugari daudela esan digute Nerea de Diegok eta Jyotima Barrenetxeak, Uharte Arte Garaikideko Zentroko kideek. “Artearen kontzeptua leku askotatik heldu daiteke: ingurua eta geure burua ulertzen laguntzen digu, pentsamendu kritikoa bultzatzen du, jarrerak eta balioak sustatzen ditu, geure nortasuna eta munduaren ikuskera eraikitzen laguntzen du, interpretazioa eta irudimena garatzen ditu…”, esan digu Barrenetxeak. “Pentsamendu dibergentea bultzatzen du, esperimentazioa, jolasa, ikerketa eta sormena garatzen laguntzen du. Egiten ikastea ahalbidetzen du”, gaineratu du de Diegok.

Ikaskuntza prozesuan ere, arteak fokua aldatzea eskatzen duela dio Barrenetxeak. Emaitzari, baina, batez ere, prozesuari arreta jartzea: “Gakoa da begirada emaitzetatik prozesura aldatzea. Arteak hezkuntzari egiten dion ekarpen handienetako bat giza esperientzia geureganatzeko gaitasuna da. Pertsonen AHALDUNTZE ESKOLA garapen prozesuak bultzatzeko gaitasuna. Eta horiek ez dira zertan artelanen kopiaketak izan behar, indargunea prozesuetan baitago. Ikertze, hausnartze, egite eta sortze horretan”. Horrek guztiak inplikazioa eskatzen die ikasleei de Diegok esan digunez: “Zure ikerketa da, zure esperientzia… Aurkikuntzaren ARTE HEZKUNTZA bidezko ikasketa gertatzen da. Eta talde-lanean egiten denean, are esanguratsuagoa izaten da”. 

Errealitatea ulertzeko tresna Errealitatea eta geure ingurua ulertzeko tresna ezin hobea da artea: “Arteak testuinguru soziopolitiko jakin batekin lotura estua du. Gure testuinguru zehatzetik, gure desio, nahi eta kezketatik ulertu behar dugu artea”, dio Barrenetxeak. De Diegoren hitzetan, pertsona gisa gure testuinguruan kokatzen eta errealitatea ulertzen laguntzen digu arteak: “Sentimenduak, hausnarketak, ametsak, beldurrak, fantasiak, ekintzak, sinesmenak edota sentsazioak kokatzeko ahalmena dauka arteak”. Arteak eragiteko duen boterea ez dugu ahaztu behar: norberarengan eta munduan eragiten du, eta zentzu horretan tresna gisa erabil daitekeela diote biek ala biek. de Diego harago doa: “Artea ez litzateke soilik plastikara, musikara edo gorputz heziketara mugatu behar. Izan ere, artearen bidez edozein gai landu daiteke. Eraldaketa sinbolikoak, estetikoak edota ideologikoak proposatzeko aukera paregabea da artea”.

Gainera, artearen bidez artea bera ezagutzen dugu eta ezagutza horrek arteaz gozatzeko gaitasuna bultzatzen du. Artearen esperientzia bizitzeak, artista baten prozesuetara eta artista horrek izan dituen kezketara hurbiltzen gaitu. Kezka horiek gure prozesuen parte izatea ahalbidetzen du”. Helburua da, artea ikasleen eraldaketa pertsonalerako eragile izatea, bai irudien hartzaile gisa, eta baita sortzaile gisa ere. Baita gaur egun irudiak duen boteretik babesteko tresnak eskaintzea ere, Barrenetxeak esan digunez: “Etengabe ari gara irudi bidezko mezuak jasotzen eta aztertu gabe irensten ditugu. Horregatik da garrantzitsua irudia lantzeko tresnak eskaintzea, begirada propioa eta kritikoa eraikitzeko tresnak eskaintzea”. Iritzi berekoa da de Diego: “Eguneroko irudi-jasaren aurrean babesik gabe gaude bai helduok eta baita haur eta nerabeak ere. Arte hezkuntzak lagundu dezake kultura bisuala interpretatzeko gaitasun propioa bultzatzen eta modu horretan geure buruak babesten. Izan ere, irudi bat egite hutsarekin ulertzen duzu irudi guztiak norbaitek sortuak direla, eraikitakoak direla, eta irudietan, iragarkietan agertzen dena ez dela egia objektiboa”. Curriculumean arte hezkuntzahik hasi I 266. zenbakia. 2022ko martxoa I 35 ri nahikoa garrantzia ematen ez zaionez eta irakasleen edo zuzendaritzen esku geratzen den gaia denez, eskolen arteko desoreka handiak izaten direla aipatu digu de Diegok: “Nik uste dut artea zeharkako ardatza izan daitekeela hezkuntza prozesu guztietan. Hezkuntzaren helburu nagusia pertsona integralak, autonomoak, kritikoak, sentikorrak… eraikitzea baldin bada, artea bide horretan doa, helburu hori baitu. Adierazgarria da metodologia berritzaileak dituzten eskoletan arteak garrantzi handiagoa izan ohi duela”.

Tresnaka

Urte asko lanean pasa ondoren, 2020-21 ikasturtean baliabide berria estreinatu zuen Uharte Arte Garaikideko Zentroak: Tresnaka. Hainbat baliabide eskaintzen dituen webgunea da eta helburu bikoitza du: alde batetik, prozesu artistikoak hezkuntzari eta hezitzaileei hurbiltzea eta, bestetik, publiko zabalari Uharte Arte Garaikideko Zentroarekin lotura duten artistak eta euren lana ezagutaraztea. Hezkuntza proposamenak ere aurki daitezke: batzuk hezitzaileek eta beste batzuk artistek beraiek ere proposatuak. Proposamen malguak dira baina eskema bat jarraitzen dute eta jarduera jakin bat egiteko balia daitezke, edo ikasturte osoko prozesua martxan jartzeko. Arloka antolatutako gaikako bilatzailea du Tresnakak eta irakasle batek, adibidez, naturaren gaineko gairen bat landu nahi badu, bilaketa egin dezake gaiarekin lotutako proposamena eskuratzeko. Irakasleek beren kaxa landu dezakete materiala baina Uharte Arte Garaikideko Zentroak irakasleentzako ikastaroak ere antolatzen ditu. Gaur egun 30 artista inguru daude Tresnakan, eta material ugari, baina proiektua ez dago itxia eta etengabe elikatzen dute proposamen eta artista berriekin.