38. Monografikoaren aurkezpen ekitaldia egin dugu gaur Donostiako EHUn.

 

Dozenaka irakasle eta irakaslegai elkartu dira DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Irakastea eta ikastea bestearekin jardutea denean izeneko monografikoaren aurkezpen ekitaldian.

Bi zatitan banatu da aurkezpena; lehen zatian, Esti Amenabarro eta Nere Amenabar irakasle-ikerlari eta monografikoaren egileek egindako ikerketaren nondik norakoak azaldu dituzte eta ikerketan parte hartu duten DBHko irakasleek eta adituek euren esperientzia kontatu dute. Ikusleen artean, ikerketan parte hartu duten beste irakasle batzuk eta irakasleen prestakuntzarako masterreko ikasleak izan dira.

Bigarren zatian, irakaslegaiak eta ikerketan parte hartu duten ikasleak bi taldetan banatu eta gela banatan bildu dira eta solasaldi interesgarriak sortu dira haien artean. Elkartrukerako espazio aberatsa sortu dute guztiek.

Monografikoa salgai da dagoeneko webgunean.