Azaroan hiru laborategi berri hasiko dira eta izen-ematea irekita dago.

Ikasturte honetako azken hiru laborategiak azaroan hasiko dira eta izen-ematea urrian zehar irekita egongo da. Honako hiru laborategi hauek izango dira:

. Psikogenesia, idazketa-sistemaren ikaskuntza-prozesua, Elena Laiz irakasleak eta gaian adituak eskainiko duena.

. Begirada errestauratiboa bizikidetza sustatzeko, Oihana Zabaletaren eskutik, zeina irakaslea eta balioetan oinarritutako erresilientzian eta zirkulu errestauratiboetan aditua eta formatzailea den.

. Wikikasi ikas-egoera libreak: ikasgeletan martxan jartzeko gakoak. Mattin Solis Talaio Kooperatibako hezitzaileak eta Leire Lison, Badalab laborategiko berrikuntza eragileak eskainiko dute.

Adituen jakintza eta norberaren esperientzia uztartuz, laborategietatik eguneroko jardunerako erremintekin aterako zara.