Lehen Hezkuntza eraldatzen graduondoko irakasleei.
Pasa den larunbatean, irailaren 21ean, Hik Hasik diplomak banatu zizkien bi ikasturtetan zehar Lehen Hezkuntza eraldatzen graduondokoa egin duten irakasleei. Usurbilgo Artzabal baserrian egin zituzten bai ekitaldia eta baita ondorengo bazkaria ere.
Eduki asko landu dituzte bi ikasturtetan zehar eta lanketa pertsonala ere egin dute. Egunerokotasunean ikasleekin aritzeko erremintak eskuratuta amaitu dute formazioa. Eta aldi berean, bi urteko taldetasunak euren arteko harremanak garatzeko aukera eman die.
Hik Hasik diploma banaketako eguna baliatu nahi izan du berriro ere Usurbilgo Udala eta Udarregi ikastola eskertzeko, bi urteotan formazioa ikastolan gauzatu delako.