2026-2027 ikasturterako Laborategiko eskaintza prestatzen ari da Hik Hasi.
2026-2027 ikasturterako Laborategiko eskaintza prestatzen ari da Hik Hasi. Eguneroko erronkei eta beharrei aurre egiteko moduko eskaintza izango da Hik Hasi Laborategian iraila eta abendua bitartean.
Irakasleen ibilbide profesionalean sortzen joaten diren kezkak, zalantzak eta galderak ez dira beti berdinak izaten. Une bakoitzaren arabera, erronka eta behar desberdinak ager daitezke eta etengabeko prestakuntza horiei erantzuteko modua izan daiteke. Hori guztia kontuan hartuz ari da osatzen Hik Hasi 2026-2027 ikasturteko Laborategiko eskaintza.
0-3 zikloan ari den irakasleak haurraren zaintza uneak izan ditzake ardura nagusi. Eider Gardek eskainiko duen 0-3 urteko haurren zaintzak laborategian haurrekin zaintza uneak nola egin ikasiko da. Alvaro Beñaranen eskutik, berriz, Haurra subjektu izatetik subjektu komunitario izatera izeneko laborategia izango dugu. Gaur egun indibidualismoa da nagusi eta komunitatera begira jartzeko beharra azpimarratzen dugu maiz. Txiki-txikitatik has gaitezke lantzen eta horretan lagunduko digu Beñaranek.
Ikasgelan gatazkak sortzen direnean nola jokatu dezakegun, gatazka horiek nola kudeatu ditzakegun ere kezka iturri izaten da maiz. Horiei aurre egiteko tresnak eskuratzeko aukera izango da Oihana Zabaletaren eskutik: Begirada errestauratiboa bizikidetza sustatzeko laborategiarekin.
Denborarik eskaintzen al diogu, ordea, geure burua zaintzeari? Eneritz Muguruzak Hezitzailearen ongizatea ardatz: zeure burua zaintzeko tresnak izeneko laborategian ongizatea zaintzeko gakoak emango ditu
Irakasleen arteko bileretan eta erabakiak hartu behar direnean ere gatazkak sor daitezke. Horrek sarritan kezkatzen gaitu. Nola hartzen ditugu erabakiak? Nola har ditzakegu? Funtsezkoa da momentu horiek ongi kudeatzea eta Elkarrizketa Argudiatu Kooperatiboa tresna baliagarria da horretarako. Jakinmin elkarteko kideek tresna hori erabiltzen erakutsiko digute Elkarrizketa Argudiatu Kooperatiboa klaustroan erabakiak hartzeko izeneko laborategiarekin.
Hezitzaileen ongizateari buruz ere asko hitz egiten dugu azken garaiotan; gainezka daude gehienak egunerokoan pilatzen zaizkien zeregin eta eskakizun guztiei aurre egin ezinik. Denborarik eskaintzen al diogu, ordea, geure burua zaintzeari? Eneritz Muguruzak Hezitzailearen ongizatea ardatz: zeure burua zaintzeko tresnak izeneko laborategian ongizatea zaintzeko gakoak emango ditu.
Estrategiak eta tresnak
Haurrek nola ikasten duten eta euren buruak nola funtzionatzen duen azalduko du, bestalde, Feli Oregik Neurogarapena, hazkuntza eta ikasketa prozesuaren oinarrietako bat laborategian. Haurren neurogarapenean arreta jartzeko gakoak eskainiko ditu Oregik.
Geletan aniztasun handia dago gaur egun eta ikasle bakoitzak era jakin batean ikasten du. Irakasleak ikasteko estilo eta estrategia horiek ezagutzea lagungarria da ikasleekin aritzeko. Horretarako Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak laborategia eskainiko du Iñaki Pikabeak.
Gure bizitzan sartu den adimen artifiziala lagun edo oztopo ote den ere ez dugu argi askotan. Noiz eta nola erabili dezakegun ikasteko, Adimen artifizialak noiz eta nola? Erabilera arduratsua eta etikoa hezkuntzan laborategia izango dugu Danel Solabarrietaren eskutik.
Eskaintza zabalagoa izango da eta prestaketa lanetan ari gara. Laster izango duzue informazio gehiago www.hikhasi.eus webgunean.