UNAI MUÑOA | BERTSOLARIA

Ume bat ez da alferra, bihurria, hiperaktiboa, arreta-faltaduena...Hots!

Duela gutxi, arreta falta eta hiperaktibitate-nahasmendu (AFHN) ospetsuaren arrazoi genetikoak frogatu omen zituen Leon Eisenbergpsikiatra estatubatuarrak oinarri zientifikorik gabeko baieztapena zela aitortu zuen hilbaino zazpi hilabete lehenago,eta, sendatzeko,pastillak agindu baino areago, arrazoi psikosozialetan arakatubehar zela esanzuen

Ikasleak mugituegiak, arduragabeak, alferrak, isilak, lotsatiak, hezigaitzak…direla uste dugu, eta arazotzat hartzen ditugu, informazio-iturri badiraere.Eskatzenetaadieraztenez dakizkiten mezuak helarazteko hizUNAI MUÑOA BERTSOLARIA kuntza bat dira, bizi-errealitate desberdinen sintomak, eta ez bakoitzaren kode genetikoan idatzita datozen ezaugarriak, ez hori bakarrik behintzat. Ikasleak jakintza eta gaitasun molde berdinetara errenditu nahi ditu hezkuntzak, bakoitzaren ezaugarri eta desirei entzungor eginez. Ez ditu kontuan hartzen egoera pertsonalak eta emozionalak,nahiz eta oinarrizko baldintza diren ikaslearen motibaziorako eta garapen-aukeretarako.

Zirraren garrantziaz jabetzen hasi gara,baina ez dakigu nola ekin.Ez dakigu nola eman lekua gelan negarrari, barreari, haserreari, lehiari, autoestimuaren lanketari, beldurrei… Ez dakigu nola lagundu harremanetan, ez eta haien arteko gatazkak kudeatzen eta bideratzen ere. Badakit irakasle on asko dagoela eta zenbaitentzat ez dela berria idazten ari naizena.Baina, azken hamarkadetan gizartea nola aldatu den ikusiko bagenu, eta gure ikasleek dituzten izuak, premiak, autoestimu-arazoak, harremanetarako zailtasunak…aintzat hartuko bagenitu, edukietan baino areago, norberaren garapenean jarriko genuke arreta agian,eta edukiak helburu izan ordez tresna bihurtuko

Seguru nago: bere buruan sinesten duenak, bere beldurrak kudeatzeko eta gainditzeko gai denak, autoritatearekin harremanetan jartzen ikasten duenak, sozializatzeko dituen traba eta gaitasunak ezagutzen dituenak, bere mugak eta ahalmenak ezagutzen dituenak… berez du ikasteko eta garatzeko borondatea, berez motibatuko da metodologia egoki baten aurrean, eta bere lekua topatuko du ikastetxeko sisteman. Agian,gure txikiei entzuten ikasi behar genuke irakasleok eta, bereziki,gurasoek.


Badago halako kronograma zehatz bete behar bat. Umeak,ordea, bere erritmoak ditu

XabierTapia