Hezkuntza Legearen garapena eta kalitatezko hezkuntzan sakontzea izango ditu ziklo berri honetako lehentasunak. Erronka ugariko ziklo garrantzitsua izango da.
Ilusioz, arduraz eta lan egiteko gogoz egin du Begoña Pedrosak EAEko Hezkuntza sailburuorde izatetik sailburu izateko urratsa. Erantzukizun handiko lana dela argi dauka. Lanak alabaina ez dio beldurrik ematen, are gehiago, lana, konpromisoarekin batera, beretzat garrantzitsua den balioa da. Autoexijentea da, eta badaki exijentea dela hezkuntzako profesionalekin ere. Hain zuzen ere, hezkuntza bera, profesioa, erantzukizun handiko lanbidetzat daukalako, denik eta erantzukizun handiena baita pertsona bat heztea, beretzat.
Administrazioarengadik bezala, kontziente da irakasleek exijentzia handiak dituztela gizartearengadik eta familiengandik ere, horregatik behin eta berriro errepikatu dio Hik Hasiri administrazioaren egitekoa babesa eta tresnak ematea dela. Hezkuntza egitea, bere iritziz, entzutea da. Bai sailburu moduan, baita irakasle moduan ere: “Ikastetxeetara bisitak egitea eta elkarrizketak izatea garrantzitsua da niretzat. Hori da gure izateko modua eta politika egiteko modua”.
Garbi dauka begirada: irakaslea da hezkuntza prozesuan inpaktu eraginkorrena daukan gakoa: “Baina irakaslea ez da elementu isolatu bat ikastetxearen barruan. Ikastetxea komunitate bat da eta erabakiek lerrokatuak egon behar dute”. Hori guztia engranatzeko pieza, formazio eredu propioa da Pedrosarentzat —ez alferrik, HUHEZIko dekanotzatik dator sailburua—, “tokian tokiko proiektu propioekin uztartuta”.
Hezkuntza Legearen garapena eta kalitatezko hezkuntzan sakontzea izango ditu ziklo berri honetako lehentasunak. Ziklo garrantzitsua izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistemarako —eta korrelazioz, izan dadila beste lau lurraldeetarako ere—: Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa martxan jartzekoa, Euskararen Institutua abiatzekoa, Euskal Eskola Publikoaren I. Plan estrategikoa garatzekoa, eskola segregazioaren aurkako itun soziala mamitzekoa… Lau urte mugarri. Exijentziaz eta bereziki autoexijentziaz jardungo du “baliabideak, babesa eta tresnak ematen”, hezkuntzan sinesten duelako.
Irakasleek behin eta berriz aitortu didate eskola gehienetan ikasleek ez dutela sentitzen biztun aktibo izan daitezen nahi denik, transmititzen zaien helburu bakarra euskara(z) ikastearena dela.
Kike Amonarriz