Apirilaren 23an egin genuen Hik Hasiko talde eragilearen bilera.

 

Apirilaren 23an egin genuen Hik Hasiko talde eragilearen bilera. Bulegoko lankideon eta Euskal Herri luze zabaleko hainbat irakasleren arteko topaleku da talde eragilea.

 

Hezkuntza eraldatzeko da Hik Hasiren leloa. Hezkuntza eraldatzeko, beste edozer eraldatzeko helburuz ari garenean bezala, behar-beharrezkoa da eraldatu nahi dugun errealitatea gertutik ezagutzea, eta horixe egiten dugu talde eragilearen bileretan: trukerako espazioa dira eta talde eragileko kide diren irakasleek euren kezkak, gogoetak eta proposamenak helarazten dizkigute gure norabidea finkatzeko iparrorratza prest izan dezagun.  Urtero hiruzpalau aldiz elkartzen gara esperientziak partekatzeko eta euren ekarpenak jasotzeko. Errealitatera gerturatu eta hura ezagutzen dugun modu horretan. Udan izango dugu hurrengo hitzordua. 

 


Talde eragileko kide diren irakasleek euren kezkak, gogoetak eta proposamenak helarazten dizkigute gure norabidea finkatzeko