REBEKA ARRARAS | ENPRESARIA

Urte gehiegi daramatzagu Nafarroan besteek gure nortasuna eta sentimeduak ukatuz eta gure hegalak ebaki nahian, gure hizkuntzari oztopoak jartzen eta gure ikurren erabilera debekatzen. Gure atzean dauzkagu ez dakit nondik ateratako zenbait politikari, ezagutzen ez duten zerbaitekiko gorrotoz eta ezinikusiz beteta. Indarkeria aitzakiatzat hartuta, lege miserable eta onartezinak onestenari dira azkeneko urte –gehiegi– hauetan.

Penagarria eta patetikoa da norbaitek besteen hizkuntza, kultura eta nortasuna gorrotatzea, zapuztea;baina herrialde bat kontrolpean edukitzeko egin ohi den lehen gauzetarikoa izaten da. Baina norberaren hizkuntza, nortasuna eta kultura zapuztea, bakoitzaren ondare kulturalarekiko lotsa edo gorrotoa izatea astakeri ulertezina da. Eta zoritxarrez, nafartar batzuk ere baditugu, saltsa horretan,beren abizenak eta oinarriak trai Rebeka ARRARAS ENPRESARIA zionatzen. Ergelak edo gaiztoak direlako?

XVIII. mendean monarkia espainiarrak gaztelania inposatzekopolitika abian jarri zuenean, baztertu eta zapaldu egin ziren penintsulako gainerako hizkuntzak. 1841etikaurrera, eskoletan haurrei euskaraz mintzatzeko ohitura kentzeko neurriak hartzen hasi ziren, oso gogorrak zenbaitetan. Elizak ere izan zuen zerikusirik euskararen erabilera gutxitzeko prozesuan, gaztelania hutsez egiten zuten apaizak jarri baitzituen.

Horrela iritsi ginen 1986. urtera, Nafarroako Euskararen Legea onartu zenera. Lege baztertzailea da eta alegaltasunean uzten ditu eremuez euskalduneko ikastolak. Baina arrazoi horrexegatik berarengatik egindako legeada.

Ni orain dela 40 eta piko urte, Nafarroako ikastola batean ari nintzen estudiatzen. Han herri desberdinetatik etorritako irakasle euskaldunak geneuzkan eta bakoitzak beren euskalkian irakasten zigun. Ultzamakoa, Gorritikoa, Baztangoa, Donapaleukoa…Andereino haiek bulegoondoan zegoen “multikopistarekin” prestatzen zizkiguten Euskal Herriko kondaira eta geografiaik asteko materialak. Nik 8 edo 9 urterekin banekizkien Euskal Herriko lurraldeak,hirieta herriak, mendilerroak, gailurrak, ibaiak…Beti Euskal Herriko mapa oinarri hartuta lan egiten genuen: margotu,azpimarratu,izenakjarri,kopiatu, kalkatu, gelako hormetan jarri… Geroxeago, Iñigo Aritza edota Antxo Azkarra nor izan ziren; Basajaun eta Mariren ibilerak nolakoak ziren; euskal dantzaketa kantak ikasi genituen. Gure kultura maitatzen eta errespetatzen erakutsi ziguten, baina baita besteen nortasun eta kulturei balioa ematen ere. Erresistentzian ginen orain dela 40 urte eta horrela jarraitu beharko dugu hainbat urte gehiagoz. Oztopo guztien gainetik, “gurea” dena besteen erasoetatik defendatzen.

Gzarteak, euskalgintzak eta ikastolek mantendu, bultzatu eta zaindu dute euskara Nafarroan, politikari,lege eta erakunde guztien gainetik. Eta, hain zuzen ere, belaunaldi berriak izango dira Nafarroako euskararen geroa beren esku izango dutenak. Horrengatik euskara hezkuntzaren esparruan erabiltzeak garrantzi itzela du.

Eta ikusten dugun ezbehar izango dugu gure nortasuna, kultura eta hizkuntza defendatzeko prest izango den belaunaldiren bat baino gehiago. Hau ez da bukatu oraindik.

Gure seme-alabak beren ondare eta altxorra den hizkuntzaren maitasunean, errespetoan eta interesean hezitzen baditugu, mundu hobe bat egiten parte hartuko dugu.


Euskararen lurraldea zertan datzan bertsotan, antzerkia eginez edo bideoak grabatuz ikasten duen umeak oso gerora ere gogoan izango ditu ikasgaiak. Eta hor eskurik sartuko duen gobernurik ez da guraso komunitate batek hala izan dadin borondaterik duen bitartean

Andoni Egaña