Lau hitz nahikoa izaten dira gelako tentsioa jaisteko: “Eseri eta hartu arnasa” esatearekin batera, baretu egiten dira ikasleak. Yogak norbere barnera bidaia egiteko, geure buruarekin egoten ikasteko eta zentratzeko aukera ematen du. Eskoletan yoga saioak eskaintzen dituzte Kiran Shanti elkarteko kideek.

Hendaian du egoitza Kiran Shanti yoga eskolak. Beatriz Sanz eskolaren sortzailea eta zuzendaria da eta hark azaldu du yogara hurbiltzeko, hazia jartzeko, balio dutela saioek. Sanskrito hizkuntzan “shanti”-k bakea esan nahi du eta “kiran”-ek eguzki izpia. Beraz, bakea eta argitasuna uztartzen ditu eskolaren izenak. Hendaian, Biriatun, Urruñan, Ziburun, Donibane Lohizunen… egin dituzte saioak. Sanzek eman du horien nondik norakoen berri. 

Yoga saioak eskaintzen ari zarete eskoletan 2015. urtetik. Nondik sortu zen behar hori? 

Françoise Holland presidentearen agindupean lege berria onartu zuen Frantziako gobernuak. Horren arabera, eskolan erritmo aldaketa egin zen eta normalean curriculumetik kanpo gelditzen diren gaiak sartu nahi izan zituzten eskola ordutan. Irakasleek ezin zuten hori guztia euren gain hartu eta eskolaz kanpoko elkarteei deialdia luzatu zieten interesgarriak izan zitezkeen gaiak lantzen hasteko. Deialdi horretara aurkeztu ginen eta harrera oso ona izan genuen, yoga oso erakargarria baita haurrentzat. Gerora, EmmaAHALDUNTZE ESKOLA nuel Macron presidentearekin bertan behera geratu zen egitasmoa eta orain ez dute finantziatzen. Beraz, eskola bakoitzak erabakitzen du dirua baldin badu, egin ala ez.

Zer adinetatik aurrera aritzen zarete? 

5 urtetik 12 urtera aritzen gara normalean, baina laster 3 eta 4 urtekoekin ere saioak egingo ditugu. Saioak adinaren arabera egokitzen ditugu eta jolasaren bidez ikasten dute. Txikiekin posturen izenak aniYOGA ESKOLAN malien izenak izaten dira, adibidez. Gorputzaren kontzientzia hartzea eta haurren arretari eustea da helburua, eta arnasketak eta posturak egiten ditugu baina ipuinak kontatuz. Ipuinak berak eramaten gaitu postura batetik bestera.

Zertan laguntzen die yogak haurrei? 

Ez dakit zertan laguntzen dien, baina bai zer lortu nahi dugun: euren buruarekiko ezagutza izan dezaten lortu nahi dugu. Emozioak ere lantzen ditugu eta azaltzen diegu horiek ez direla ez onak ez txarrak. Saioetan oso dinamikoak diren jolasak egiten ditugu eta bat-batean lasaitasuna dator. Entrenamendu baten modukoa da zeren eskolan ere hori gertatzen da: jolasgaraian asko mugitzen dira eta bat-batean gelara itzuli eta matematika klaserako eseri behar dute. Eserita eta isilik egon behar dute. Aldaketa hori egitea ez da erraza baina arnasketaren bidez gure arreta barrurantz eraman dezakegu pixkanaka. Eta txikitatik ikasiz gero, handitan horrela egitea askoz ere errazagoa izango da.

Interesgarria izango litzateke, beraz, yoga ikasgeletara eramatea. 

Hori da gure ametsa. Nik uste dut gero eta irakasle gehiago ari direla formazioa jasotzen. Euren buruarentzat ari dira, baina zuretzat ona den zerbait aurkitzen duzunean, lanean ere erabiliko duzu. Teknika sinpleak dira: arnasketa kontrolatzea eta nola zauden begiratzea. Sentitzea eta barrura begiratzea. hik hasi I 275. zenbakia. 2023ko otsaila I 35 Nola nago? Nola egon nahi dut? Zer egin dezaket hobeto egoteko? Hiru galdera dira, besterik ez. Kontzientzia hartzea da. Irakasleak yogara gero eta gehiago hurbilduko direla espero dut. Izan ere, aldaketa egongo bada, behetik gorakoa izango da. Irakasleentzat interesgarria bada, bakoitzak bere klasean landuko du eta emaitza ona baldin bada, zabaldu egingo da. Eta noizbait beharrezkoa bihurtuko al da egunero klaseak hasi aurretik hamar minutuz yoga egitea? Zergatik ez? Beste kultura batzuetan egiten da eta hori guztia hemen zabaltzen ari da pixkanaka.

Saioaren hasieratik amaierara aldaketarik nabaritzen al duzue haurrengan? Lasaitzen al dira? 

Ez dugu bilatzen umeak lasaitzea, hori gurasoen helburua izaten da. Yoga ez da magia, ez ditu umeak aldatuko. Ume bat urduria baldin bada, agian beti urduria izango da. Yogan ikasiko duena da urduria dela eta hori nola kudea dezakeen. Saio batean une oso dinamikoak eta une oso lasaiak lantzen ditugu eta trantsizio hori ongi egiten ikasten dugu. Zertarako? Bada bizitzan edozein egoera suertatzen delarik ere, gaitasun hori izateko. Bestalde, haien kezkak eta galderak saioan integratzen ditut eta gauzak kontatzeko eta eztabaidatzeko aukera izaten dute.

Yoga saioak filosofia saio bihurtzen dira, beraz. 

Hori da. Yogak ere badu bere alde filosofikoa. Nik bilatzen dudana leku neutroa izatea da eta norberak nahi edo behar duena epaiketarik gabe esateko aukera izatea. Adibidez, ezin dute edozein tokitan esan anaia txikia jo dutenean ongi sentitu direla. Baina gure saioetan horretarako aukera izaten dute eta gero egoera horiek aztertzen ditugu. Garatzen eta euren ondorioak ateratzeko gaitasuna lantzen lagundu nahi diegu. Edozein gairi buruz aritzeko galderak egiten ditugu eta erantzun guztiak onak dira. Niretzat euren iritziak oso garrantzitsuak dira, ez dira txorakeriak.