Klimb Zarautz rokodromoak instalazio berrienak eta modernoenak haurren eta nerabeen eskura jartzen ditu, hezitzaileen bidez, garapen psikomotorean ez ezik, pertsonalean eta sozialean laguntzeko. Eskolako ikasleei eskaladaren oinarrizko teknikak erakusten dizkiete eta kirol horren balio positiboak transmititzen.

Eskalada onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak dituen kirola da. “Trebetasun fisikoak garatzeaz gain, norbere burua ezagutzen laguntzen du eskaladak eta erronkei aurre egiteko bertuteetan laguntzen dio haurrari eta gazteari”, dio Ander Gorostitzu Muxikak, Klimb Zarautz rokodromoaren arduradunak. “Baina, beharbada, garrantzitsuena sozializatzeko, harreman onak sustatzeko eta taldean lan egiten ikasteko eskaladak eskaintzen duen aukera paregabea da nabarmendu beharrekoa”. Kirol eskaintza soiletik harago, filosofia oso bat eskaintzen du Klimb Zarautzeko esperientziak: “Eskalada kirol-, kultura- eta gizarte-jarduera gisa ulertzen dugu; ingurumenarekiko eta besteekiko errespetutik. Guretzat eskalada hormak igotzea baino askoz gehiago baita”. Filosofia horretatik zabaldu zituen ateak martxoan Klimb Zarautz rokodromoak, eta eskolako haurrei eta nerabeei ere eskaintzen dizkie zerbitzuak.

Eskaladaren bitartez haurrek eta Klimb Zarautz rokodromoak instalazio berrienak eta modernoenak haurren eta nerabeen eskura jartzen ditu, hezitzaileen bidez, garapen psikomotorean ez ezik, pertsonalean eta sozialean laguntzeko. Eskolako ikasleei eskaladaren oinarrizko teknikak erakusten dizkiete eta kirol horren balio positiboak transmititzen. nerabeek garatzen dituzten ezaugarri positiboen artean, honako hauek nabarmentzen ditu Gorostitzuk: “Erronkak gainditzen laguntzen duen neurrian, konfiantza eta autoestimua hobetzen laguntzen du eskaladak. Gainera, erronka horiek gainditzeko lagunen laguntza behar denez, talde-lana, talde kohesioa eta taldeko konfiantza sustatzen ditu. Rokodromoan sartu orduko ikusten dugu haurren jarrera elkarri laguntzekoa dela, euren onena ematen dute lagunari laguntzeko, eta ondoren, lagunaren onena jasotzen dute”. Maila pertsonalean, haurraren eta gaztearen psikomotrizitatea garatzeko kirol ezinhobea dela dio Gorostitzuk, “eskaladak gorputz atal ugari lantzeko aukera ematen digu, eta haurren eta nerabeen arintasuna eta oreka hobetzen laguntzen du. Malgutasuna, besoetako eta hanketako muskuluen indarra eta erresistentzia hobetzen dituen neurrian, oso kirol konpletoa da, energia hobeto bideratzeko aukera ematen duena”. Garapen psikomotoreak, orekak eta erreflexuen garapenak funtzio kognitiboetan dituen onurak ere azpimarratzen ditu: “Behaketa, errepikapena eta memoria eskatzen dituen teknikak uztartzen ditu eskaladak eta hori guztia aberasgarria da ikaskuntzarako ere”.

Naturarekiko errespetua da Klimb Zarautzen beste ardatzetako bat. Rokodromoaren kudeatzaileek ingurunerarekiko errespetua bizi dute, eta haurrei eta nerabeei kirol eta aisialdi aukera berriak eskaintzeko borondatearekin batera.

“Indoor eskalada haitzeko eskaladaren osagarri da, eta natur ingurunean eskalatzea natura zaintzeko eta maitatzeko tresna gisa ulertzen dugu, haitzean eskalatzeak naturaren parte sentitzen laguntzen du eta hala saiatzen gara transmititzen ikasleei ere”.

Bestelako kirol eskaintza

Haur eta nerabe askok euren eskura ez daukaten esperientziarako aukera eskaintzen du Zarautzeko rokodromoak, eskuarki ez baita Gorpuz Hezkuntzan nahiz Eskola Kirolean aski sustatzen. Puntapuntako instalakuntza modernoak ditu rokodromoak, Kilter Board 3,66x3,66 metroko horma handia da ikusgarriena. Eskaladan arituak diren eskalatzaile trebatuen beharrak asetzeko hormez gain, hasi berriak diren haurrentzat eta nerabeentzatpropio pentsaturiko boulder-ibilbideak daude, “haurrei eta nerabeei bestelako kirol eta aisialdi aukera eskaintzeko asmoa baitu oinarrian” Klimb Zarautzek. Indoor instalakuntza izanik, urte osoan egin daitezke ikastetxeetako bisitak. Boulder-ibilbideak ditu nagusi rokodromoak, baina oinarrizko soka praktika egiteko bost bide ekipatu ere baditu.

Haurrek eta nerabeek katu-oinak jantzi orduko, beroketa lanak egin eta eskaladako oinarrizko kontzeptuak azaltzen dizkie hezitzaileak, eta boulder-ibilbide ezberdinak probatzeko aukera izaten dute ondoren, saiakerak egin ditzaten. Hainbat jokoren bidez irakasten dizkie begiraleak eskaladako oinarrizko pausoak, eta libreki praktikatu aurretik, txandaka soka eskalada egin dezakete guztiek. Zortzi korapiloa egiten ikasi eta aseguratzearen garrantzia praktikaren bidez ikasten dute.