Eskola eta familiaren arteko harremanak, haurraren garapen osorako lagungarri:

“Familiak osasun arloan bakarrik ez badaude, zergatik utzi bakarrik hezkuntzarenean?”

 

“Eskola eta familiaren arteko harremanak” izeneko jardunaldiaren baitan egin zen 0-3 zikloko hezitzaileen formaziorako urriko saioa. Gaiaren inguruko sarrera egin eta marko teorikoa ezarri zuten Elena Lopez de Arana eta Alexander Barandiaran Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Huhezi fakultateko Hazitegi ikertaldeko kideek. 

Urie Bronfenbrenner-en erreferentziatik abiatuta, umearen garapen sistemez hitz egin zuten, irakasle bien esanetan, garrantzitsuena pertsona nola garatzen den baita, hau da, pertsona sistemen eraginpean dago eta eragin horien arabera garatzen da. Lau sistema mota deskribatu zituzten: mikrosistema, mesosistema, exosistema eta makrosistema.

Sistemaren erdian munduarekin harremanak izateko gaitasunak dituen umea dagoela azalduz hasi zuen hitzaldia Barandiaranek, eta gaitasun horiek garatzea sistema bateko edo besteko helduen esku dagoela. Lehendabiziko harremanak familiarekin izango ditu haurrak, eta bigarrenik, eskolarekin. Beraz, horiek biak mikrosistemaren parte dira, haurrak gertuen dituen helduekin eratzen dituen erlazioei egiten baitie erreferentzia mikrosistemak: “Familiako pertsonek umeari ematen dioten erantzunen arabera, 

umeak era bateko harremana edo beste era batekoa eraikiko du. Harreman horiek umearengan eragina duten lehen harremanak dira eta bere bizitzan izango dituen harremanik esanguratsuenak. Beraz, zein da familiaren helburua eta egitekoa? 

Umeak dituen behar fisiko eta emozionalak asetzea eta atxikimendu segurua eraikitzea. Ikasteko baldintza da, ez du ikaskuntza-prozesurik izango baldin eta seguru sentitzen ez bada”.

Guraso batzuk, aitzitik, umearen hezkuntzari dagokionez desorientatuta eta bakarrik sentitzen dira Barandiaranen ustez. Izan ere, gurasoek informazio zabala dute, baina maiz informazio hori kontrajarria da eta hezteko moduaren inguruan ematen zen transmisioa ere eten egin da: “Gaur egun gainera gizartearen presioa ere izugarria da, munduko onena izan behar duzu, ez da nahikoa pertsona hutsa izatearekin, izan behar zara izugarria”. Beraz, Lopez de Aranak gaineratzen duen moduan, hainbat gurasok, zenbait funtzio betetzeko eskolarengan delegatzen dute, hezitzaileak direlako profesionalak eta haiek daukatelako jakintza: “Desorientatuta daudela diogunean ez dugu esan nahi gaizki egiten dutenik. Bakarrik esaten dugu zalantza askorekin egiten dutela egiten duten hori, eta gainera eurek badakite lehen urteak oinarrizkoak direla haurraren garapen egokirako. Beraz, gainean zama handia sentitzen dute askok eta hori arintzeko eskolarekin partekatzen dute euren ardura, horrek lasaitasuna ematen die-eta”.

Familiaren atzetik, beraz, haurraren hurrengo mikrosistema eskola da. Umeen arteko erlazioak eraikitzeaz gain, umearen eta hezitzailearen arteko harremanak eraikitzen dira bertan. Barandiaranen esanetan, familiako helduekin gertatu bezala, eskolako hezitzaileek umeei ematen dieten erantzunaren arabera umeek eraikiko dute harreman mota bat edo beste euren erreferentziazko bigarren irudi horrekin: 

“Atxikimendu segurua lortzea ezinbestekoa da eskolaren kasuan ere. Batzuek hori etxetik ekartzen dute. Ez dakartenen kasuan, ordea, funtzio konpentsatzaile hori bete behar du eskolak. Hori horrela dela bermatzeko bi irizpide izango ditugu kontuan: bat, umea besteekin harremanetan dago lotura positiboak eginez; bi, umeak esploratzen du. Zantzu horiek ageri ez baditu, akaso, garapenean blokeoren bat izan dezake eta horrek ziurrenik familiarekin izango du zerikusia”.

Kasu horietan eskolak paper garrantzitsua jokatzen duela dio Barandiaranek, eta komunitateko familien gurasotasun osasuntsua bultzatuko duten testuinguruak eraiki beharko lituzkeela uste du. Vicenç Arnaizen hausnarketa bat ekartzen du gogora: “Familiak osasun arloan bakarrik ez badaude, zergatik utziko ditugu bakarrik hezkuntzarekin erlazionatutako gaietan?  Eskola batek gurasoen topagune edo foroak sortuko balitu, zer emango lieke familiei?”. Hasteko eta behin konpententzia sentimendua eta autoestimua areagotzea ekarriko luke Barandiaren aburuz, gurasoek ere antzeko kezkak izaten baitituzte: guraso ona naiz? Ondo egiten dut? Eta nola dakit ondo egiten dudala? “Hori guztia partekatu ahal izatea oso aberasgarria litzateke familientzat. Familiak badaki bere egitekoa dela umearen hezkuntza, baina hori partekatzea eta komunitateko partaide sentitzea inportantea litzateke”.

Mikrosistemen arteko harremanek osatzen dute mesosistema, hau da, eskolak eta familiak dituzten harremanak lirateke. Lopez de Aranak adierazi bezala, harreman horietan umeak ez du zuzenean parte hartzen, baina harreman horiek umearengan eragina dute. Gauza berbera gertatzen da exosistemarekin (adibidez, gurasoen lanbidea) eta makrosistemarekin (esate baterako, hezkuntza sistema) ere, hainbat erabaki hartzen dira eremu horietan, umeak ez du parterik hartzen, baina umeari zuzenean eragiten diote.

Funtsean, eskolak eta familiak helburu berbera dutela dio Lopez de Aranak , umearen ongizatea eta garapena, hain zuzen: “Helburu bera dutenez hainbat funtzio partekatzen dituzte. Testuinguru bietan dauden helduen betebeharra da umeen atxikimendu segurua. Hori umearen zaintzaren eta babesaren bidez egiten da”. Xede bera dutenez, bestalde, eskolak familia babestu behar duela uste du eta alderantziz, biak elkar ulertzera behartuta daudela, gainontzean ez delako modurik egongo umearen garapena eta ongizatea ziurtatzeko. “Eskolaren eta familiaren ikuspegia berbera ez izatea, gainera, ez da kaltegarria umearentzat. Testuinguruen artean ezberdintasunak badaude, umeak gaitasun ezberdinak abian jartzeko eta bere burua askoz hobeto ezagutzeko aukera izan dezake. Askotan, ordea, familiei eskolaren ikuspegi berbera izateko eskatzen diegu, eta ez gara konturatzen eskaera hori mugatzailea izan daitekeenik”.

Sarritan, eskolaren eta familiaren arteko harreman horrek ez duela ez alde bat ez bestea asebetetzen dio Lopez de Aranak, eskolatik gurasoei inplikatzeko eskatzen bazaie ere abiapuntuko xedea eskolaren beharrak asebetzea dela: “Familiekin harremanak izaten ditugu horrek erraztasunak ematen dizkigulako 

umea ulertzeko eta eskolako bizimoduan kokatzeko. Eta familiekin eratzen ditugun harreman horietan hartu bakarrik egiten dugu, edo eman gutxi edo ematen duguna ez dator bat familiek eskatzen duten horrekin”.

Beraz, egoera horren aurrean, familia zein eskolaren asebetetzea helburu hartuta, hauxe da Mondragon Unibertsitateko irakasleek egiten duten proposamena: eskolak bere ateak zabaltzea eta komunitatean dauden maila guztiei zuzenduriko elkargune testuinguruak eratzea, gurasotasuna lantzeko: “Ez dugu irudikatzen formazio moduan, baizik eta esperientzia gisara. Eskolak gurasotasunaz hitz egiteko espazioak eratzen baditu, prebentzioan eragiten ariko da. Kontuan izan behar dugu familia  guztietan arazoak egon direla, daudela edo egon daitezkeela eta horregatik gonbitea guztiei zabaldu behar diegu. Orain zailtasunak eduki ez arren, etorkizun batean izan ditzakete. Prebentzio horrek gizarte osasuntsuagoa eraikitzen lagunduko liguke. Umearen ongizatea ez da soilik familia eta eskolaren egitekoa, baizik eta gizarte osoaren inplikazioa behar da”. 

Myrtha Chokler: Harremanen garrantzia haurraren garapen osorako

“Haur-eskola topagunea da, ez irakasleak planifikaturiko ekintzak egiteko lekua”

Elena Lopez de Aranak eta Alex Barandiranek euren hitzaldiaren amaieran azaldu zuten ideia bat, hau da, elkargune-testuinguruak eratzeko premia, ekarri zuen Myrtha Choklerrek bere hitzaldira, topaguneez aritu baitzen Psikologian doktore, psikomotrizista eta Pikler pedagogian aditua.

Hasteko, haurrarengan jarri zuen fokua Choklerrek. Nola bizi du haur txiki batek etxetik eskolarako esperientzia?“Haurtxikibat,Maria, Jose, Juan, Patricia... haur txiki bakoitza, zama emozional eta afektibo handiarekin munduratzen da. Motxila horrekin familiaren mundutxo anbere lekua eraikitzen hasiko da, bere ekintzarekin, jakinminarekin, negarrarekin.... egunean 24 orduz lan eginez. Egun batean, bere erabakiz ez, baizik eta familiaren erabakiz, leku ezezagun batera eramango dute haur txiki hori”. Eskola, lehen aldiz zapaltzen duen haur batentzat zeinen arrotza den adierazi zuen Choklerrek: “Bat- batean,gauzek dirudite baina ez dira, bertako materiala ez da erreala; ordu zehatz batean, beste haur guztiekin batera egin beharko du txiza eta kaka,haur horrek behar fisiologikorik izanez arren...”.

Familiaren eta eskolaren arteko harremanez hitz egiteko garaian, beraz, haur bakoitzak esperientzia hori nola bizi duen behatzetik eta hausnartzetik abiatzea proposatu zien Choklerrek hezitzaileei. “Haur bakoitzak ahal duen bezala bizi du esperientzia hori, bere heltze prozesuaren,erritmoaren,konpetentzien,beldurren,angustien... arabera”.

Alabaina, helduek badute egitekorik haurraren esperientzia hori ez dadin hain bortitza,hain gogorra,hain traumatikoa izan.Horretarako, topagunearen pedagogia proposatu zuen Choklerrek, elkar ezagutzearen pedagogia. “Haureskola topagunearen lekua da, ez da irakasleak planifikaturiko ekintzak egiteko lekua. 10:15etatik 11:15etara margotu egin behar da, ondoren ontziz aldatuko ditugu materialaketa, azkenik,jolas librerako ordubete izango dute. Zergatik? Eskola erlazio berriak eraikitzen diren ingurunea da, non errealitate berri bat ezagutzen eta ikasten duen haurrak”. Choklerrek proposatzen du haurrek gauza bat edo beste ikas dezaten ekintza zehatzak planifikatu baino, irakasleak lehendabizi haur bakoitzari zer interesatzen zaion hausnartu behar duela.

Baina familia askok emaitzak ikusi nahi dituzte, margoa, eskulana..., “eta irakasleek gurasoek espero duten hori egiteko presioa sentitzen dute, beraz, irakasleak haurrei laguntzen die egunean egokituriko margoa, mozorroa edo dena delakoa egiten”.Choklerrek dio, ordea, horrek ez diola umearen beharrari erantzuten, gurasoen nahiari baizik; eta, gainera, umeak ez duela ikasten era horretan.“Haurrek ez dute ikasten egitera behartzen dituztenean, baizik eta ikusten dutenean, saiatzen direnean... eta helduak testuinguru egoki bat prestatzen dionean”. Horixeda,Choklerren ustez,hezitzailearen egitekoa haur-eskolan: testuinguru egokiak prestatzea haurrak,bere erritmoaren arabera, heltze prozesua aurrera eraman dezan.

Fokua haurrarengandik helduarenera —irakaslea nahiz gurasoa— pasaz, Choklerrek adierazi zuen helduek haurrei buruz duten irudiak berebiziko garrantzia duela honekiko tratuan.“Haurrarenze irudidaukagu? Pertsonaaktibo,bizi, jakinminez betearena ala estimulatu beharrezko izaki pasiboarena, gero jakin dezan guztia helduak irakatsi behar diona?”. Haurrari egiten irakasten dion hezitzailearen eta haurrari testuinguru egokiak prestatu eta iniziatiba har dezan uzten dion hezitzailearen artean, bakoitzak buruan duen haur mota bereizten du Choklerrek,hau da haur aktiboa edo pasiboarena. Piklerren teoriak ekarriz, hizlariak adierazi zuen irakaspenak eta prozesuak aurreratzen zaizkionean haur bati, porrotak aurreratzen zaizkiola. “Aski heldurik ez dagoen gorputz bati irakaspenak aurreratzen badizkiogu, gaizki egingo du, etagaizki egiten ikasiko du; ez gauza dela sentiaraziko dugu”.

 

Galderaren pedagogia 

Topagunearen pedagogiarekin batera,galderaren pedagogia aldarrikatu zuen.“Umeari galdetu egin behar zaio, ez agindu. Gainontzean, pasiboki helduaren agindua betetzera behartuko dugu. Baina ez dakigu zein ume dagoen osasuntsuago, sumisoki aginduak betetzen dituena edo errebelatzen dena. Pasiboki egokitzen dena gaixotu egiten da; egokitzapen aktiboa, berriz, ikaskuntzarako bide da”.

Haurraren garapenean atxikimendu-loturak duen garrantzia nabarmendu zuen Choklerrek, lehenago Lopez de Aranak eta Barandiaranek egin zuten bezala. Lotura horrek familiaren eta eskolaren harremanean duen garrantzia azaldu zuen: “Haurra, babestuko duen heldu horrengana lotzeko prest dator. Eta lotura horrek beldurrak, eta ezezagunarekiko tentsioak baretzen lagunduko dio. Haurra deskubritzeko irrikaz dago, baina, era berean, ezezaguna den horrek beldurra eragiten dio. Haatik, helduak hasieratik babesa eman badio, haur horrek barrenean eramango du helduarekin izaniko esperientzia eta helduleku bat izango du ezezagunari aurre egiteko, baita beraz, haur-eskolarakourratsa egiteko ere”.

Objektu trantsizionalak edo lagungarriak –burkoa, hartzatxoa, zapiak...— lehen atxikimendu figuraren luzapena izaten dira haurrarentzat eskolako testuinguruan, karga emozionala eta afektiboa ezarri baitio haurrak etxeko elementu horri, eta ezezagun duenaren aurrean beldurra eta antsietatea lasaitzenlagundukodio.

Haur-eskolako testuingurua errespetuzkoa eta komunikaziozkoa den kasuetan, haurra bigarren atxikimendu figura bertan aurkitzeko gai sentituko da. Baina Choklerrek zehaztu zuen komunikatzea ez dela soilik informatzea, baizik eta heldu hori prest egon behar dela haurrek —eta horien gurasoek—adierazten dioten aulertzeko.

Errespetua norabide anitzekoa izan beharko lukeela adierazi zuen Choklerrek, haurrarenganakoa, eskolarenganakoa eta familiarenganakoa. Baina errespetua edukitzeko, derrigorrezko jo zuen elkar ezagutzea: “Inorkezduezagutzen ez duena errespetatzen. Ezagutzen ez duguna etsai bihurtzen da, amenazu”. Ezagutza, errespetua eta konplizitatea elkarrekin doazen hiru berba dira Choklerrentzat. “Horrek esan nahi du elkar ezagutzeko denbora hartu behar dugula”. Konfiantza eta konplizitatea eraikitzeko, baliabideak jarri behar direla azaldu zuen: “Espazioak, tresnak eta denbora behar duguhaur-eskola hori haurrarekin eta familiarekin elkartu dadin, elkar ezagutu dezaten”.

 

Euskal Herriko zein kanpoko hainbat esperientzia:

 

  • “Haurra familiarekin dator haur-eskolara” “Haur bakoitza onartua sentiarazi behar dugu bere familia ereduan”, adierazi zuen Ategorritxo haur-eskolako LeireGarroirakasleak.JosuneBelamendiaketabiekazalduzutenDonostiako haur-eskolarenesperientzia.“Haurrafamiliarekindatorhaur-eskolara,etafamiliakosodiferenteak dira euren artean”. Familia eta haur bakoitzaren aniztasuna, beharrak, hizkuntza, hezkidetza, erlijio, ohitura errespetatuz egitendute lan,EuskalHerritikerantzunez, etabetilantaldean.Eurengiltzamalgutasunada.

  • ‘Egokitzapena’ ala ‘ongietorri-garaia’? Edurne Lekunberrik eta Alfredo Hoyuelosek Iruñeko udalhaureskoletakoesperientziaazalduzuten. gokitzapen-garaian zentratu ziren hezitzailea eta dokumentatzailea. Lehen aldaketa semantikoa izan zen: haurrak egokitu baino,haur-eskolak haiei harrera egin behar diela ikusten baitute. Azken ikasturtean prozesua dokumentatu dute, hezitzaileen,haurren eta gurasoen jarrerak, emozioaketa ekintzak behatzeko eta hortik ikasteko.Bigarren aldaketa ere egin dute:orain prozesua isiltasunean egiten dute.

  • Banaketa, haurraren konkistaren bidez 30 urte badira atxikitako helduak eskolara ekartzen hasi zirelaAntzuolan.Banaketa oso gogorra zenez, hainbat aldaketa txertatu zituzten haurrak eskolan hartzeko etapan. Horien berri eman zuten Axun Mujika eta Maria Eugenia Irazabalek. Banaketak haurraren konkista izan behar zuela konturatu zinen eta horretarako bitartekoak jarri eta gurasoen aurrean lan egin behar zutela: “Haurra errespetatzenetaezinbaditzensaiatzengara.Haurbakoitzakberakeginbehardubereprozesua”.

  • Lezioak ez, aukerak eman Elia Martinezek ere“egokitzapen”hitza ez du gustuko, eta “familiarizatze-prozesua”-z dihardu. haur-eskola gune familiar gisa ulertzen dute Cespedes -en, bertan, gainera, gurasoak haurrekin egon daitezen espazioak dituzte. Familien aniztasunaz hitz egin zuen Martinezek,baina ez soilik jatorriari dagokionean,baizik eta egiteko moduei dagokionez ere familia bakoitzaren ohiturak errespetatzearen garrantziaz mintzatuzen.“Lezioak ematea baino, aukerak ematea garrantzitsuagoa da”.