AIORA ZULAIKA | PIRRITX
Eskolaz dudan lehendabiziko oroitzapena hiru urte eskas nituenekoa da. Ikastolako gelan ginen, lehenengo solairuan eta andereño Arantzazu sorginez mozorrotuta etorri zen eskailera zaharretan gora. Hura zirrara eta zalaparta! Irailean etxeko txikiekineskola-egokitzapenean jardun gara. Bizitzako lehen eskola egunetan haiek sentitzen ari diren beldurrek, jakin-minak eta sabeleko tximeletek behin baino gehiagotan ekarri didate haurtzaroko irudi hura gogora, usaina erebaduen oroipena.
Esfortzua, irudimena eta auzolana ziren garai hartako guraso eta irakasleen ikurra; ez zegoen haurrei euskarazko hezkuntza duin eta aurrerakoia, aurrerabegirakoa, eskaintzeko beste modurik. Aitak ikastolako paretak pintatu zituen, amarekin eskulanak egiten genituen ostiral arratsaldetan. Aiora ZULAIKA PIRRITX “ Kolonizatuen mentalitatea du euskaldunak, kultura mailan eta naziomailan, ezmaila ekonomikoan” Jose Manuel Odriozola Etxexa harbatzen gure lehen ikastola. Hormari alde banatan torlojuz itsatsitako oholak mahai bihurtzen ziren; mahaiak igota zeudenean borobilean esertzen ginen lurrean, edo jolasean aritzen ginen.
Gero barrakoi prefabrikatuetan ibili ginen, eta hamar bat urterekin joan ginen ‘handien ikastolara’, mendi aldera zegoen eraikin berrira. Juan txoferrak eramaten gintuen autobusean, builosoa bezain maitagarria gizona, gabon egunean gaztainak erretzen zituen denontzat. Egurrezko eserlekuak zituen autobus urdinak. Lineakoa izandakoa omen zen, auskalo nondik berreskuratua.
Edukiz, balorez, abenturaz, eta batez ere sentimenduz betetako ikastola bizi izan nuen,nola ez, irakasle petralen bat edo besterekin, gelakide jator eta ez hain jatorrekin. Sentimenduak azpimarratu ditut, izan ere, eskola, jakintza baino gehiago sentitzea dela edo izan behar duela uste dudalako. Sentitu gabe ikasten dena ahaztu egiten da ikasterako. Arribeko Juan Gorriti zurginak hala erakutsi zigun, gero pailazo taldean geure egindako lema: Sentitu, pentsatu, ekin: Bihotzak sentitu, ‘buruarekin jan’ eta eskuekin egin, denok elkarrekin.
Sentitu,pentsatu, ekin!, bizimodua da, bizitza bizitzeko jarrera. Eskola,berriz,horiulertzeko, bideratzeko eta egia bilakatzeko tresna.
Eta eskola,haurrak hazi eta hezteko bidean, sentimenduaz gain, elkartasuna ere bada, hau da, onena eman eta onena jaso: Norberak duen onena ematea eta besteengandik haien onena jasotzea, itsasoa bezala, etengabeko mugimenduan, marea gora eta marea behera. Etenik gabe, gelditu gabe, eskola, ikasketa akademikoaz gain, bizipena baita, egunerokotasunean bizi ditugun gaiei eta arazoei heltzeak eta aurre egiteak ematen diguna
Pailazo saioa amaitu eta oholtzatik behera jaisten garenean, haur, guraso, izeba osaba eta aitona-amonekin muxuak, besarkadak eta sekretuak partekatzen ditugunean, askotan galdetzen diote Pirritxi ea zer moduz dauden Pupu eta Lore, ea zelakoak diren.Ppirritxek erantzuten die,berak,Pupu eta Lore aurrean dituen haurrak bezain politak, jatorrak, irudimentsuak eta maitagarriak izatea nahi duela. Egiaz betetako hitzakdira,izan ere,hori lantzen badugu,mamiz betetako pertsonatxoak hazi eta heziko ditugu, eta argiak izango dira, azkarrak, eta gauza ederrak egingo dituzte elkarrekin.
“Gure gelakoak gelara! Egia-egia da!”
Kolonizatuen mentalitatea du euskaldunak,kultura mailan eta naziomailan, ez maila ekonomikoan
Jose Manuel Odriozola