Izena emateko epea 2025eko urtarrilaren 15ean amaituko da.
Bidaia pedagogikoa
2024/12/19
Hik Hasi egitasmoak bidaia pedagogikoa antolatu du Estoniako hezkuntza sistema ezagutzeko xedez. 2025eko apirilaren 21etik 26ra izango da.
Prezioa :Arrunta: 1.550 € (izena ematean 450€; gainerakoa urtarrila amaieran) –Hikhasitarrentzat: 1.450 € (izena ematean 350€; gainerakoa urtarrila amaieran). Hegazkin bidaia, ostatua, bertan egingo ditugun hezkuntza zentroetako bisitetara eta hitzaldietara joateko garraioa eta eguneroko bazkaria daude prezioaren barne.
Izena emateko epea 2025eko urtarrilaren 15ean amaituko da.
Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan homologazioak eskatuta.
Erasmus+ programan dauden ikastetxeentzat baliagarria.
Estoniara joateko arrazoiak:
Estonierari eta hezkuntzari ematen dioten garrantzia eredu dira.
PISAko datuetan Estonia goiko mailetan dago azken urteetan. 2024an pentsamendu sortzailerako gaitasunean puntuazio altuenetakoa lortu duen herrialdea da.
Digitalizazioa: hezkuntzan lagungarri izan dadin ari dira garatzen.
Hezkuntzaren antolaketa deszentralizatuaren ondorioz, udalen eskumenak eta funtzioak eta Udal Hezkuntza Batzordearen egitekoak interesgarriak dira euskaldunontzat.
Etorkinen artatzean eta berdintasunean erreferentzia den hezkuntza sistema da.
Arlo pribatuan hezkuntzan erabil daitezkeen proiektu asko egiten dira.
Tallinnen eta Tartun bisitatuko ditugun ikastetxeak eta lekuak:
Hezkuntza Ministerioa
Unibertsitatean Estoniako Hezkuntza Hobetzeko Laborategia
E-Estonia: digitalizazioaren gunea
Udal Hezkuntza Batzordea
Solasaldiak hezkuntza komunitateko kideekin: zuzendariak, irakasleak, udal ordezkariak, gurasoak...
Pentsamendu sortzailean eredu den Louna Tena ikastetxea (HH eta LH)
Mina Harma eskola publikoa (LH eta DBH)
School of Freedom ikastetxea (LH eta DBH), ukraniar errefuxiatuentzat irekitakoa eta murgiltze eredua lantzen duena
Haur eskola
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.