Ekainaren 11 Jolasaren Munduko Eguna da. Nazio Batuen Erakundeak iaz izendatu zuen egun hori, haurrek jolaserako duten eskubidea eta beharra aldarrikatzeko.
Ekainaren 11 Jolasaren Munduko Eguna da. Ez da asko pentsatu behar egun hori ospatzeko zer egin dezakegun asmatzeko. Haurrei galdetuz gero… “jolastu!” erantzungo dute, ziur, den-denek. Eta egin genezakeen denbora inbertsio handiena egingo genuke, baita eskola orduetan ere.
Jolasten ari den haurrak denik eta gauzarik garrantzitsuena ikasten du: izaten ikasten du. Eta plazeretik egiten du hori, oroz gain, plazera baita jolasa, horrek definitzen du olgeta. Eta plazera da motibaziorik biziena. Beraz, jolasa da ikasteko baliabide eraginkorrena. Eskolan kontuan izan beharrekoa, bereziki Jolasaren Munduko Egunean. Plazeraz gain, mugimendua, abilezia, oreka, ikerketa, esplorazioa, konfiantza, arriskua, gatazka, konponketa, lorpena, harremanak, negoziazioa, komunikazioa…da jolasa. Horregatik guztiagatik, gai serioa da haurraren garapenerako, garapen psikomotorrari, intelektualari, sozialari eta afektibo-emozionalari berebiziko bultzada ematen baitio. Hain da gai serioa haurraren jolasa, ezen eskubide bat den. Nazio Batuen Erakundeak babestu egin zuen Haurren Eskubideen Konbentzioan, 1989an. 31. artikuluak berretsi egiten du jolasteko eskubidea. Betidanik jolastu da haurra —senez egiten du—, eta munduko bazter guztietan jolasten dira umeak, sano baldin badaude. Aranzadik, Auritzen (Nafarroa) erromatar garaiko herrixka aurkitu zuenean, dado bat aurkitu zuen indusketetan; Lesbosen haur erbesteratuak kanpalekuetan jolasten dira, eta baita Gazan ere, gerrak uzten dizkien tarteetan. Jolasa behar bat da.
Maite Garaigordobil pedagogoak zazpi ezaugarri lotzen dizkio jolasari: jolasa plazera, askatasuna, prozesua, akzioa, fikzioa, seriotasuna eta esfortzua da, EHUko irakaslearen arabera. Garaigordobilen ildotik, jolasean aditua den Itsaso Pagoaga irakasle eta prestatzaileak dio jolasaren bizipena oso garrantzitsua del ahaurrarentzat: "akzioa dakar berarekin jolasak, inplikazioa, eta, jolasaren esperientzia horretan gertatzen diren irakaslpenak gorputzean eta buruan gertatzen direnez, jolasaren bizipena oso sakona da haurrarentzat". Jolas erronka bat da haurrarentzat, Pagoagaren arabera: "Haurrak, norbanako moduan, bere baliabide guztiak erabilii behar ditu erronka hori aurrera eramateko, adibidez, eraikitzen saiatzen ari den tipi hori egin ahal izateko... Baina erronka soziala ere bada". Jolasa txanon bat balitz, plazera eta gozamena izango luke alde batean, eta, bestean, esfortzua eta ahalegina.
Pertsonaren garapeneko alderdi ugariri egiten die ekaprnea jolasak, baina bereziki garapen artiskikoari egiten dion ekarpena nabarmentzen du Pagoagak, jolasak irudimenerako eta sormenerako gaitasunean duen eraginean sakonduz. "Gauzak asmatzeko aukera ematen digu irudimenak eta sormenak, berriz, irudikatutako horri forma emateko tresna ematen dizkigu. Pertsonak, irudimenerako eta sormenerako gaitasunik gabe, ez luke sekula ezer sortuko. Bada, jolasean aukera daukagu imajinatzeko eta fantasiari eragiteko. Itzelezko baliabaidea da jolasa garpen artisitkoa lantzeko". Pentsamendu dibergentea trebatzeko ere aukera ematen digu jolasak, Pagoagaren hitzetan: "Egoera edo arzo baten aurrean beti irtenbide bera bilatu ordez, bestelako interbide bat bilatzeko aukera eskaintzen digu jolasak. Errealitatea berez den bezala ez onartzera eramaten gaitu jolasak, errealitatean dauden arazoentzako bestealko irtenbide batzuk badaudela erakusten baitigu batzuetan".
Olgetak, garapen artistikoa lantzea dakarren neurrian, inkonformista izateko auekra ematen dio haurrari: "Jolasak errealitatea beste modu batera eraldatzeko aukera eskaintzen digu, eta etengabe gure jakin-minari eta esploraziorako senari bizirik eusten laguntzen digu. Jolasak ekarpen handia egiten dio gure garapen artistikoan".
Olgetak, garapen sozialari begira ere, mesede egiten dio haurrari, jendartean bizitzeko tresna ugari lantzeko aukera ematen baitio, jolasean aditua den prestatzailearen aburuz: "Izaki sozialak garen heinean, pertsonok beti daukagu beste batzuekin elkartzeko beharra, eta umeak, jolaserako kideak bilatzen dituenean, helduaroan jendartean bizitzeko behar izango dituen tresna eta rreminta ugari jasotzen ditu. Zertarako jolastu erabakitzen duen momentutik, haurra erabakiak hartzen eta erabakiak hartzeko moduetan trebatzen ari da. Horrez gain, taldean jolasten den momentutik, arauak zehazten, izendatzen eta errespetatzen -edo ez- dituen momentutik, jolasak arau sozialak eta enpatia esperimentatzeko aukerak eskaintzen dizkio haurrari".
Jolasteko denbora eta espazioa behar dira.
Jolasak harekin dakartzan onura indibidual eta sozial guztiez jabetzeko, harekin dakartzan erronkei aurre egiteko, eta izateko eta ikasteko motor izan dadin, helduak haurrari denbora eta espazioa eskaintzea beharrezkoa da. "Garrantzitsuena jolaserako denbora edukitzea da, eta baita kalitatezko espazioak ere", Pagoagaren arabera. Ekainiaren 11n, eskola orduak jolas ordu bilaka ditzakegu, edo ohikoak baino gehiago izan daitezen bultza dezakegu, bederen.
Mundo Eguna, iaztik
Nazio Batuen Erakundeak iaz izendatu zuen, lehendabiziko aldiz, ekainaren 11 Jolasaren Munduko Egun. Aurreti, hainbat erakundek maiatzaren 28an ospatzen zuten Jolasaren Eguna, baina, 2008an, Freda Kim doktorearen ekimenez, egunak -eta bereziki aldarrikapenak- kutsu esanguratsuagoa hartu zuen. Nazio BatuenErakundeak idatziriko Haurren Eskubideen Konbentzioan jasotzen diren eskubideak aldarrikatzea da egun horren helburu nagusia, bereziki, jolaserako duten eskubidea aitortzea. Munduko 40 herrialdetan baino gehiagotan ospatuko da Jolasaren Munduko Eguna.