Zuzeneko musikaren plazera

Musika klasikoan ardaztuta itxura serioa dute orkestra sinfonikoek, baina Euskal Herriko orkestrak aspalditxotik ari dira zuzeneko musikaren plazera mota guztietako entzuleei gerturatzen, eta tartean ikastetxeetako ikasleei eta familiei. Berariaz haientzat prestatutako kontzertu didaktikoak, pedagogikoak eta gertukoak eskaintzen dituzte.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestrak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Iparraldeko Orkestrak eta hainbat udaletako musika bandek modu atsegin eta alaian erakartzen dituzte ikasleak urterourtero geletatik areto handietara. Donostiako Kursaalen, Bilboko Euskaldunan, Iruñeko Baluarten, Baionako Michel-Portalen edota Gasteizko Principal antzokian elkartzen dira musikariak eta ikus-entzule gazteak. 

Orkestra guztien helburua entzule gazteak musikara gerturatzea da, eta Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako Musika Gelaren koordinatzaileak zehazten duen moduan “kalitatezko eta zuzeneko musikara”. Kalitatearen definizioa subjektiboa izan arren, Cañadaren ustez orkestra horietako musikariek kalitatezko zigilua ematen diote, “musikari oso onak direlako bertan aritzen direnak eta goi mailako Musika klasikoan ardaztuta itxura serioa dute orkestra sinfonikoek, baina Euskal Herriko orkestrak aspalditxotik ari dira zuzeneko musikaren plazera mota guztietako entzuleei gerturatzen, eta tartean ikastetxeetako ikasleei eta familiei. Berariaz haientzat prestatutako kontzertu didaktikoak, pedagogikoak eta gertukoak eskaintzen dituzte. interpretazioak egiten dituztelako”. Ikasleentzat prestatzen dituzten kontzertuak haientzat bereziki diseinatutakoak izaten dira. “Gure kasuan adinaren arabera proposamen desberdinak egiten ditugu”, dio Cañadak. “Adibidez, luzerari dagokionez, Haur Hezkuntzako umeentzako kontzertuek inoiz ez dute 40-45 minutu baino gehiago irauten eta Lehen Hezkuntzako azken urteetakoentzat eta Bigarren Hezkuntzakoentzat direnek gehienez ordubete”. Errepertorioari dagokionez, obrarik ederrenak aurkitzen saiatzen direla dio. “Ezaugarri jakin batengatik deigarriak diren obrak bilatzen ditugu: melodia polita dutenak, gogoraerrazak direnak, txundigarriak direnak, ezaugarri erritmiko interesgarriak dituztenak... obra erakargarriak izan daitezela. Eta tartean intimistagoak, alaiak eta ez hain alaiak direnak, kontrastea dutenak... Nik beti esaten dut: umeentzat onenetik onena”. Kontzertu didaktikoak, pedagogikoak eta gertukoak izateko beste baliabide bat ere erabiltzen dute: gaia eta gidoia. Gaurkotasuna duten gaiak bilatzen dituzten eta gai horiek balio batzuk transmititu ditzaten ahalegintzen dira. “Eta gidoi horretan beste arte eta diziplina batzuk nahasten ditugu”, zehazten du Cañadak. “Adibidez, aurten Euskadiko Orkestra Cirkus kontzertua egin dugu eta akrobata batek eta klown batek parte hartu dute, umore ukituarekin. Beste batzuetan dantzariekin, antzerki taldeekin, txotxongiloekin eta abar ere egin izan dugu. Istorioak batzuetan hitzekin kontatzen dira, bestetan dantzarekin, hurrena txotxongiloekin... eta horiek denak batzen dituen ikuskizun bat bilatzen dugu: musika, istorioa, proposamen eszenikoa, argiztapena, transmititu nahi dugun mezua eta abar”.

Irakasleentzako tailerrak

Kontzertuetan gogotsu parte hartzen dute ikasleek, “ikaragarri gustatzen zaie” eta horri zukua ateratzeko aurretik lanketa bat egiten dute. Irakasleentzat tailerrak eskaintzen dituzte eta hainbat proposamen biltzen dituen gida didaktiko bat jasotzen dute. “Kontzertuan ikusiko dutena erabat agerian jarri gabe, nondik norakoen berri ematen diegu irakasleei”, dio Cañadak. “Txotxongiloak ikusiko badituzte, aurretik txotxongiloekin aritzeko proposamenak eskaintzen dizkiegu; abesti bat kantatu behar baldin badute, abestia aurretik ematen diegu; proposamen erritmiko bat egitea nahi badugu, aurretik ikasita etortzen dira. Oso proposamen praktikoak izaten dira eta irakasleek asko eskertzen dute material hori edukitzea”. Urtez urte gero eta ikastetxe gehiago dira orkestren kontzertuetara joaten direnak, eta Cañadak azpimarratzen duenez, “asko dira urtero errepikatzen dutenak, fidelak dira eta hori seinale ona da. Gainera, guretzat garrantzitsua da ikastetxeek hezkuntza-bitarteko gisa ikustea kontzertu eta proposamen hauek. Gurekin kontatu dezakete Euskadiko Orkestrara bisitan etortzeko, nola funtzionatzen duen ikusteko, bisita gidatuak egiteko, entseguak ikusteko... Ideia eta proposamenetara irekita gaude. Azken batean, irakasle eta ikasleentzat gertukoak eta baliagarriak izatea nahi dugulako”. Ikastetxeentzat bideratutako kontzertuetara joateko ikasturte hasieran eman behar izaten da izena.

Euskadiko Orkestra

www.euskadikoorkestra.eus 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

 www.orquestadenavarra.es/eu/ 

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 

https://bilbaorkestra.eus/eu/ 

Iparraldeko Orkestra 

https://www.bayonne.fr/eu/baionan-da/kultura/konpainia-profesionalak/iparraldeko-orkestra 

Gasteizko udal musika banda 

www.vitoria-gasteiz.org