Zer esan nahi du irakasle izateak Euskal Hezkuntza Sisteman?
Galdera hori izan zen abiapuntua Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuta azaroaren 8an Gasteizen burutu zen foro parte-hartzailean. Ez da gauza bera irakasle izatea Salamancan, Bordelen edo Euskal Herrian. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa eta biziberritzea helburu duten hezkuntza sistemak ditugu eta hor diharduten irakasleen ezaugarriak, erronkak, zailtasunak eta kezkak aletu ziren foroan. Esandakoak eta partekatutakoak bildu ondoren, ekarpenak jaso eta haien berri emango du Eusko Ikaskuntzak datozen hilabeteetan.
Argazkia: Endika Portillo / Foku · Gasteizko Europa Jauregian, 2025eko azaroaren 8an.