2025eko abenduaren 27an Bilbao Arenan Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldian 6.500 euskaltzale elkartu ziren.
"Euskaltzaleon garaia da. Batu gaitezen”. Mezu hori zabaldu zen ozen eta garden 2025eko abenduaren 27an Bilbao Arenan Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldian. 6.500 euskaltzale elkartu ziren eta Idurre Eskisabel idazkari nagusiak azpimarratu zuen moduan: “Elkarguneen premia dugu; kezkak adierazteko, elkarrekin arnasa hartzeko, elkar elikatzeko eta elkar hauspotzeko”. Gure artean antolatzeko eta euskaraz bizitzeko behar dugun guztia sortzeko deia egin zuen, eta horrekin batera, baita elkartzekoa ere. Horregatik, hurrengo elkargunerako hitzordua luzatu du Kontseiluak: 2026ko ekainaren 13an Iruñean.
Hezkuntza komunitatean ere, jarrai dezagun eguneroko ekarpena egiten eta batu gaitezen euskaltzale guztiekin.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi Urrutia · Bilbon, 2025eko abenduaren 27an.