Gurean, "ez dira pasako" esan dute Seaskako ikasleek, irakasleek, langileek eta gurasoek.

 

Gurean, "ez dira pasako" esan dute Seaskako ikasleek, irakasleek, langileek eta gurasoek. Ez dutela euskararen kontrako erasorik onartuko ondorioak edozein direlarik ere, eta desobedientziarako bidea hartzeko ausardia izan dute.

 

Euskaraz egingo dute. Kito. Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek ez dute Baxoko ma- tematikako azterketa frantsesez egingo. Harro- keriarik gabe eta duintasunez, konplexurik gabe eta harrotasunez “gurean ez baldin bada, ez dugu nahi” esan dute, irmo. Eta ez hori soilik: erabakiak ekarriko dizkien ondorioak euren gain hartzeko prest agertu dira. Inork gutxik du garaiotan bere ongizatea eta erosotasuna arriskuan jartzeko adorerik, baina hainbat ikasle azterketa euskaraz egiteak ekarriko dizkien ondorioei aurre egiteko prest agertu dira. Ondorio akademikoengatik denek ezin- go dute hala egin, baina ikasle guztien babesa jaso duen ekimena izan da.

Erabaki hori jakinarazi eta egun gutxira, ikuskatzaileek ezin izan dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora sartu. Hainbat gurasok eta irakaslek sarrera blokeatu diete eta gutun bat eman diete Baxoko Matematikako azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz eta irakasle pos- tu gehiago eskatuz. Gutuna hartu eta etorritako bidetik alde egin dute ikuskatzaileek.

Sei egunera iragarri du Edouard Geffray Frantziako hez- kuntza ministroak 2028tik aurrera Baxoko espezialitate bat eta ahozkoaren zati bat euskaraz egiteko aukera izan- go dela. 2027an, ordea, Frantziako presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira eta Geffray, beharbada, ez da hortik aurrera ministroa izango. Ikuste- ko dago, beraz, zer gertatuko den.

Frantzian gertatzen dena gertatzen dela, gurean, "ez dira pasako" esan dute Seaskako ikasleek, irakasleek, langi- leek eta gurasoek. Ez dutela euskararen kontrako erasorik onartuko ondorioak edozein direlarik ere, eta desobedien- tziarako bidea hartzeko ausardia izan dute.

Haurrengandik eta gazteengandik ikasteko asko dugula esaten dugu maiz. Oraingoan, argi eta garbi, haiek eman digute lezioa.