GAZTEENTZAKO EUSKARAZKO PRODUKTUEN ARTEAN ERREFERENTZIA DA IZAGIRREK ZUZENTZEN DUEN ‘GAZTEZULO’ ALDIZKARIA, NERABE ETA GAZTEEKIN KONEKTATZEN ASMATU DUTEN SEINALE.
Batzuetan badirudi helduen eta nerabeen artean hormak altxatzen direla, zail zaigula beraiekin komunikatzea. Nola konektatu beraiekin?
Ez da erraza, egun existitzen den publikorik zailena dela esango nuke. Aldakorra da eta helduentzat askotan ulertzeko zaila, erabiltzen dituzten hitz teknikoez gain, gustatzen zaizkien gaiak askotan arrotzak iruditzen zaiz-kigulako. Gure kasuan Irakurriz Gozatu ekimenarekin, papereko edukiak eta eduki digitalak uztartzen saiatzen gara beraiengana heltzeko asmoz eta bion arteko komunikazio horren seinalea ahalik eta garbien iristeko. Ikasleen artean euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea eta, oro har, gazte hauen artean irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Bestalde, belaunaldi berriei egokitutako proiektuak garatzeko premiaren aurrean Beitu! mugikorrean kontsumitzeko euskarazko plataforma digitala garatu dugu. Tresna horiekin guztiekin, eta jasotzen dugun informazioari esker, gazteekin konektatzen saiatzen gara.
4-18 urteko gazteei zuzenduta dago ‘Beitu!’, aisialdiarekin eta kulturarekin lotuta. Beraien hizkuntza eta kanalak esploratzea ere garrantzitsua da, ezta?
Ezinbestekoa esango nuke. Askotan gure hizkuntza eta kanaletara erakartzen saiatzen gara, baina ariketak, eraginkorra izan nahi badugu behintzat, alderantzizkoa izan beharko lukeela uste dugu. Hasteko, derrigortasunaren etiketa gainetik kendu behar diogu, eta euskaraz kontsumitzea aisialdiarekin lotu daitekeela erakusteko helburua dugu.
Beitu! Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago –14-18 urte bitarteko nerabeentzat– eta aisialdiarekin lotutako euskarazko edukiak jorratzen ditu, gazteek kalitatezko euskarazko edukiak eskura izan di-tzaten: teknologia berriek eragiten duten indibidualismoari aurre egiteko taldekako parte-hartzea sustatuko duten atalak ditu (esaterako, taldeka parte hartzeko lehiaketak…), sexua eta drogen inguruko kontsultak modu pribatuan egiteko aukera (adituek eskaintzen dute zerbitzu hori), berdintasuna eta parekidetasunaren inguruko edukiak… baina beti ere modu entretenigarrian eta hiz-kuntza modu argian erabiliz. Eduki gehienek ikus-entzunezko formatua dute: bideo laburrak, sexu kontsultak, bideo-tutorialak, GIFak, memeak, argazkiak… Pertsonaia ospetsuei elkarrizketak eta erreportaje laburrak ere eskaintzen ditu. Eta Beitu! plataforma digitalak berak bezainbesteko garrantzia dute bere sare sozialek.
Gurasoentzat arantzatsuak izan daitezkeen gaiak aipatu dituzu, sexua edo drogak kasu. Zuek naturaltasunez jorratzen dituzue gaiok.
Ezinbestekoa da epaiak ekidin eta errealitatearen ezagutza eta onarpenetik abiatzea. Egiten dizkiegun inkestei erreparatuz, zuzenean beraien interes eta kezkak hartzen ditugu oinarri eta saiatzen gara eduki horiek guztiak naturaltasunez jorra-tzen. Kolaboratzaile sare bat osa-tzeko helburua ere badu Beitu!-k, gazteek gazteentzat sortutako plataforma izan dadin. Besteak beste, Ane Atxutegi youtuberra, Mr. Euskaldun ilustratzailea, Eros ezizena jarri diogun sexologoa… Gurekin kolaboratzen ari diren gazte horiek primeran asmatu dute publiko gaztearekin konektatzen.