Milaka pertsona elkartu ziren pasa den urriaren 25ean Bilbon Gure Haurrak Ere Badira plataformak deitutako manifestazioan.
Israelek hildako haurrak izan zituzten gogoan eta baita bizirik egon arren, egun gosez eta egarriz daudenak, etxerik eta eskolarik gabe gelditu direnak edo preso daudenak ere. Palestinan hiltzen dituzten horiek gure haurrak ere badira zioen pankartak eta Bilboko udaletxeko eskaileretan ezohiko irudia topatu zuten manifestariek: Israelek hildako umeak irudikatzeko ehunka oinetako baitzeuden bertan.
Okupazioa amai dadila, errefuxiatuek itzultzeko aukera izan dezatela, instituzioek Israelekin eta haren ordezkari instituzionalekin harreman guztiak eten ditzatela eta aurrekontuetan, Gazan eta Zisjordanian eskola azpiegiturak berreraikitzeko larrialdietarako diru poltsa bat ezar dezatela eskatu zuten manifestariek.
Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku · Bilbon, 2025eko urriaren 25ean.