ASIER SOTA | AKTOREA
Esker mila, lehenik eta behin, nire haurtzaro eta eskola garaietan, nirekin batera bidaiatu zuten guraso, anaia, lagun,irakasle eta objetuei (xiba, txapak, kanikak ,kromoak, komikiak, StarWarseko panpinak, baloiak, patinak, poteak, buztina, txabolak egiteko lehengaiak, ikatza, klariona, harkatza ,pintura eta marrazteko balio zezakeen edozer; eta guztien gainetik, HARRIEI)
Gure ikastolak, Ikas Bide Ikastola, ez zuen berezko eraikinik: Amara Berriko IsabelII.eang enuen Eskolaurrea; lehenengo mailatik bosgarrenera arteAsier SOTA AKTOREA Bilboko Udalak Eman Giltza programa hasiko du beste behin; horren bidez ,2.893 sendiri zuzenduko zaie udala, haurrak euskaraz heztearen garrantziaz ohartarazteko. berriako garaiak Txuri Urdin izotz jauregian egin genituen eta sei, zazpigarren eta zortzigarren mailak, Karmelo Balda frontoiaren atzealdean zeuden txabola prefabrikatu batzuetan.
Lurrik gabeko ikastola ginen. Zirkoko langileen seme alabak bezalakoak ginen. Ez genuen eraikin propiorik. Baina bagenuen mendixka bat eta bertan basotxo bat eta HARRIAK...
Ez naiz ikasle “ona”izan. Onartzen dut. Nire notak nahiko kaxkarrak izan dira beti. Ikastolako psikologoak eta tutoreek “tontoa” ez nintzela esaten zuten, baina erraz distraitzen diren horietakoa nintzela. ( KAR, KAR, KAR!!! TXALOAK!!!) Eta majoa nintzela. Mutil ona. Ogipuska, alegia.Azkeneko definizio horiek gustura sentiarazten ninduten. Horiek baitziren niretzat notarik hoberenak: nahiz eta irakasleak eta gurasoak nirekinbat ez etorri.
Niri eskulanak gustatzen zitzaizkidan, marraztea, buztina lantzea... eta musika. (Eta HARRIAK). Beste mundu batera eramaten ninduten gaiak. Hobbiak? Ez! Niretzat bizitza ulertzeko modua ziren.
−Eta lotsatia!
−Lotsatia?
−Bai,lotsatia!
−Orduan, aktore izatearena?
Duela gutxi, orduko nire irakasle batekin horri buruz hizketan egon nintzen: mutiko lotsati-lotsatia izanik,nola bukatu dudan aktore izaten. Berak ez daki. Nik ere ez. Baina beste mundu batera eramaten naute antzerkiak, marrazteak , musikaketa HARRIEK...
Agian horregatik gustatzen zaizkit oraindik HARRIAK. Geldi daudelako. Denborarekin aldatzen joaten direlako.Bizitza den bezala onartzen dutelako,inongo presarik gabe
Ez dakit, multiploak,“objeto directo”ak, edo “irregular verbs”-ak jakingo dituzten. Baina koloreez, pazientziaz, formez, soinuez, bizitzaz asko irakatsi didate: HARRIgarria bada ere.
Irakasle maiteak, haur ameslari batekin topo egiten baduzue, HARRIEKIN gogoratu: gogor eginez gero puskatu egiten dira.
HAU, ura eta haizea.