Euskal hezkuntza sistemari buruzko irakurketa kritikoa partekatzen duten hainbat irakaslek elkartea sortu dute.

Irakasleen artean sumatzen duten nekeari eta egonezinari bide ematea da elkartearen nahia, eta hasteko, manifestu bat aurkeztu dute, lau aldarrikapen biltzen dituena: teknologia digitalen erabilera arrazoitua, eskoletako klaustroetan erabakitzeko eskubidea bermatzea, irakasleenganako konfiantza berreskuratzea eta berrikuntza metodologikoa praktikara eraman aurretik kontrastatzea exijitzen dute. Era berean, eskola publikoa “korporazio pribatuen logikari jarraituz kudeatzea” bultzatu dela salatu dute elkartearen aurkezpen ekitaldian, Bilbon. Zuzendaritza taldeen presioa etengabe hazten den bitartean, autonomia asko murriztu dela ere kritikatu du taldeak.

 


Argazkia: Monika del Valle / Foku · Bilbon, 2025eko otsailaren 15ean.