Ikastaro guztietan izen-ematea zabalik dago.

 

Hik Hasi laborategiko 2025eko ikastaro homologatu guztietan izen-ematea zabalik dago.

Formazio eskaintza berri honetan adituak eta ikastetxeetan diharduten irakasleak eta hezitzaileak bilduko dira, eta hiru ezaugarri nagusi izango ditu:

  • Adituaren mintzaldia: gaian aditua den pertsonak saio bakoitzaren hasieran gaiari buruzko edukiak azalduko ditu.
  • Irakasleen arteko solasaldia: laborategiko parte-hartzaileek tarte luzea izango dute euren eguneroko bizipenak, zailtasunak eta praktikak partekatzeko eta adituarekin kontrastatzeko.
  • Gako praktikoak: laborategiaren amaieran gako praktikoak aterako dira parte-hartzaileen eta adituaren artean.

Gogoeta partekatuan oinarritutako metodologia erabiliko da laborategian eta garrantzi handia eta denbora asko eskainiko zaio parte-hartzaileen solasaldiari. Adituen laguntzarekin, gaia gorpuzteko aukera izango da, beste sareetako eta ikastetxeetako kideekin partekatzeko parada eta segurtasun eta konfiantza handiagoarekin itzultzeko abagunea. Laborategian modu arinean eta sakontasunez landuko dira gaiak. 


 

 

  • MARTXOAK 4, 11, 18 eta 25
    0-3 urteko haurraren mugimenduaren garapena
    Ordutegia: 17:30-20:00
    Lekua: Donostia, EHUko HEFA II.
    Aditua: : Eider Garde, Kattuka haur eskolako hezitzailea eta Nafarroako 0-3 plataformako kidea.


    0-3 urteko haurraren mugimenduaren garapena ulertzea eta errespetatzea da helburua, eta Emmi Piklerren ikuspegia eta pratika ezagutzea.

 

  • MARTXOAK 11, 18, 25 eta APIRILAK 1
    Elkarrizketa kooperatiboa DBHko nerabeekin
    Ordutegia: 17:30-20:00
    Lekua: Donostia, EHUko HEFA II.
    Aditua: Imanol Alvarez, Filosofiako eta Haur Hezkuntzako irakaslea, Jakinmin elkarteko kidea


    Bigarren Hezkuntzako ikasle nerabeen ezaugarriak kontuan hartuta, haiekin harremana eta komunikazioa errazteko modu bat ezagutzea da helburua: elkarrizketa kooperatiboa.