Aholkularitzak helduleku bat eskaintzen die eraldaketa prozesuak eta hobekuntzak aurrera eraman nahi dituzten ikastetxeei.

Hik Hasiren zeregina ematen den pauso, erabaki eta aldaketa bakoitzak norabide egokia izan dezan bermatzea da.

Aholkularitza prozesuaren metodologiaren zutabeak formazioa, praktika, behaketa, dokumentazioa eta analisia dira. “Ikasleen eta irakasleen ongizatea hobetzen dugu erabiltzen dugu metodologiarekin”, baieztatu du Mikel Arrizabalaga Aholkularitzaren arduradunak

Hik Hasi Aholkularitza Zerbitzuaren helburua ikastetxeen erronkei erantzuna aurkitzea da, elkarlanean, euskaraz eta Euskal Herritik.

Informazio gehiago: www.hikhasi.eus, formazioa@hikhasi.eus eta 943 37 14 08.


Lehen Hezkuntzako ekosistemak aztertu ditugu. Irizpideak bateratu ditugu eta denon artean erabakiak hartzen ari gara. Behar genuen koherentzia ematen ari gara.

Eider Amundarain, Zaldibiako Lardizabal herri eskolako zuzendaria


 

Irakaslearen rolaren gainean sakontzeko beharra genuen. Hori dela-eta, bidelaguntza eta eskuhartze motak ezagutu ditugu eta praktikara eramaten ari gara. Horrek guztiak gure lan egiteko moduari ekarpenak egin dizkio

Itsaso Noval, Adunako eskola txikiko zuzendaria


 

Denok batera formatzen ari gara, jasotakoa geletan praktikara eramanez, horri buruz taldean hausnarketa eginez eta ondoren erabakiak hartuz. Oinarri sendoa eta eguneroko praktikarako baliagarria sortzen ari gara

Usue Sukia, Ibarrako Uzturpe ikastolako berrikuntza arduraduna