Aurten hiru ikastetxetan aritu da Hik Hasi Aholkularitza Zerbitzua ematen. Eraldaketak begien bistakoak izan dira. Datorren ikasturtean eskola gehiago izanen dira.

Hiru ikastetxe, hiru helburu eta hiru esperientzia. Aholkularitza prozesuan zehar eraldaketak gauzatu dituzte edota gauzatzeko norabidean jarri dituzte, koherentzian eta denak norabide berean jarriz. Taldeak ahaldunduta gelditu dira eta aurrera begira sortuko zaizkien erronkei eta helburuei heltzeko tresnak izango dituzte eskura. Datorren ikasturtean ikastetxe gehiagotan izango da Hik Hasi Aholkularitza Zerbitzua ematen eta zeuena izan daiteke horietako bat. Eskatu hitzordua eta bidelagun izango gaituzue.


Ikastetxe guztia norabide berean jartzeko tresnak lantzen ditugu

Formazioa, praktika eta analisia; hori da gure metodologia

Etengabeko hobekuntzarako antolaketa jasangarria bilatzen dugu

Irakasleen eta zuzendaritza taldeen arteko komunikazioa lantzen dugu

Prozesuaren amaieran helburu berriei aurre egiteko gai izango zarete

Ikastetxean lan egiteko moduak bateratzen lagunduko dizuegu

Etapen arteko lotura bermatuz, ikaslearen ibilbideari koherentzia ematen diogu