HILEKOA, NATURALTASUNEZ
Eva Rosinok 2017an sortu zuen Amarenea egitasmoa, puerperioa bizitzen ari zela. Gizartelana ikasi zuen aurrena, sexologia ondoren, eta haurdunaldian, erditzean, puerperioan eta umeen hazieraren lehen uneetan emakumeei laguntzeko prestakuntza jaso zuen gero. Bere burua emakume gisa eta bere sexualitatea modu holistikoan ulertzeko beharrak bultzatu zuten Amarenea sortzera. Eta baita hori guztia beste pertsona batzuekin partekatzeko eta euren erantzunak aurkitzeko bidean laguntzeko beharrak ere. Maskulinoa dena integratuago dago gizartean, eta, aldiz, ezezagunak dira emakumeen bizipenak. Horien artean, hilekoa eta haren zikloa. Rosinoren ustez, interesgarria izango litzateke hilekoarekin adiskidetzea, ahalduntzeko; baina ez dugu hilekoaren kulturarik. Eta gabezia horretatik jaio zen ikastetxeetan ere eskaintzen duen “Lehen hilekoetarako kit praktikoa” lantegia.
Nola sortu zen “Lehen hilekoetarako kit praktikoa” lantegia egiteko beharra?
Eskatu egin zidaten, baina nik beharra ikusten nuen ordurako. Izan ere, emakumeekin egiten nituen saioetan, edozein adinetakoak zirela ere, beti esaten zidaten: “Nik hau lehenago jakin izan banu!”. Baita 20 urteko neska gazteek ere. Eta hilekoaren gaineko ezagutzari lekua egiten hasi behar genuela pentsatu nuen.
Zer adinetako ikasleei eskaintzen diezu?
Etapa zabala da; neskatila batek 9 urterekin izan dezake lehen hilekoa, eta 13-14 urterekin izango du beste batek. Lehen hilekoa, menarkia, asko ari da aurreratzen. Litekeena da zerikusia izatea haurrak hartzen ari diren ardurekin edo familien funtzionamenduan gertatzen ari den desordenarekin. Ikerketa batzuek diote zerikusia izan dezakeela gure gorputzean xaboien, garbiketa-produktuen edota elikaAHALDUNTZE ESKOLA duraren bidez sartzen ari garen gai kimikoekin ere. Adibidez, hormonaz jositako haragiarekin. Nik uste dut guztiaren nahasketa dela. Haur batek lehen hilekoa duenean, haren gorputza jada prest dago kanpora begira egiten den zaintzarako, eta egokia da une horretan ardurak izatea. Dena ari da mugitzen, ez soilik alderdi fisikoa. Garrantzitsua da, baita ere, mutilek hilekoaren zikloa ezagutzea. Etapa horretan hasten dira mutilak lehen erekzioak izaten. Azken batean, ugalkor ez izatetik ugalkor izaterako pausoa da. Lineala izatetik ziklikoa izaterako pausoa. Nik uste dut denak aberasten direla sexu bateko eta besteko gorputzen funtzionamendua ezagututa.
Zenbateko iraupena du lantegiak?
Behar dutenaren arabera eta duten denboraren arabera egokitzen dut. Baina inoiz ez dira izaten lau ordu baino gutxiago. Lau orduko epe horretan, justu-justu izaten dut denbora HILEKOA, NATURALTASUNEZ ideiak emateko eta ondoren haiek bilaketa egin dezaten tresnak uzteko. Ezin hobea izango litzateke sei ordu izatea, zeren, modu horretan, edukia jasoko lukete, kontzeptuak barneratuko lituzkete eta jakin-mina piztuko litzateke, betiere, begirada garbi batetik, inozentziaz eta, batez ere, naturaltasunez.
Zer aurkitzen duzu ikasgeletan?
Nola hartzen zaituzte? Normalean oso erraza izaten da niretzat haiekin hitz egitea. Izan ere, lasaitasunez eta naturaltasunez aritzen bazara, hori iritsi egiten zaie, eta ireki egiten dira. Uste dut oso garrantzitsua dela zu zeu nola sentitzen zaren, haiek nabaritu egiten dutelako. Ni eroso sentitzen naiz, oso ongi pasatzen dut, eta naturaltasun dezenterekin hitz egiten dugu edozeri buruz. Une batzuetan, barreak izaten dira, edo norbaitek lotsa sentitzen du, baina lotsari ere jaramon egin behar zaio, giza emozioen parte baita. Lotsa handiagoa izaten dute taldea mistoa denean. Batzuetan, interesgarria da banatuta lan egitea, zeren, taldean neskak eta mutilak baldin badaude, batzuk ez baitira ausartzen galderak egitera eta lasai hitz egitera, besteei begira daudelako.
Lineala izatetik ziklikoa izatera pasatzeko prozesuan laguntzea garrantzitsua da. Nola lagundu dezakegu prozesu horretan?
Presentzia handiarekin, eta baliagarri izango zaizkien baliabideak, tresnak eta ezagutza eskainiz. Konfiantza izan behar dute pertsona horrekin; ez dute ez epaituak ez baztertuak sentitu behar. Oso garrantzitsua da behar duten segurtasuna, aingura sentipen hori, eskainiko dieten helduak ondoan izatea. Pertsona errespetatua sentitzen bada, entzuten diozula sentitzen badu, behar duena galdetzera ausartuko da.
Hilekoarekin harreman ona ez duen emakume asko dago.
Bai, ez delako ulertzen. Gizartea lineala da, ez da ziklikoa, eta ez du kontuan hartzen emakumeen gehiengoak bizitzan zehar duen funtzionamendua; hilekoa izaten duela eta zikloak dituela, alegia. Askotan, ulertezintasuna eta erruduntasun- -sentipena sortzen dira, pentsatzen dugulako ez genukeela funtzionatu behar funtzionatzen ari garen moduan. Eta norberaren izaeraren kontra egiteak gaixotu egiten gaitu, herstura sortzen digu eta ez digu uzten ahalduntzen. Nork berak bere buruarekin eta kanpoko munduarekin harreman gatazkatsuak izatea dakar horrek askotan. Hilekoaren zikloa bizitzaren, heriotzaren eta bizitzaren zikloa da. Baina, gure gizartean, ez dugu heriotza ulertzen; askatzeko, zahartzeko eta hiltzen uzteko prozesuak ez du lekurik. Nik zikloarekin bat egiten dudanean eta ulertzen dudanean, ordea, opari bat da, altxorra, zeren oso garbi ikusten baitugu zer fasetan gauden eta zer behar dugun. Oso garbi hitz egiten du hilerokoak.
Barnean duguna ikusten laguntzen digu, orduan.
Bai. Geure burua ezagutzen laguntzen digu. Hilekoaren zikloa oso gertu dago naturatik, eta, naturan gerhik hasi I 263. zenbakia. 2021eko abendua I 35 tatzen den bezala, hainbat une ditu: loratzeko unea, fruituak emateko unea, hostoak erortzen diren unea eta hostorik gabe geratzen garen unea. Haziak lurrera erortzen dira, ilunpean eta lasaitasunean egoten dira, eta badirudi ez dela ezer gertatzen ari; baina dena sortzen ari da. Askotan, ez ditugu ulertzen barnera begiratzearekin lotura duten faseak, eta borroka gertatzen da. Estali egin nahi dugu, eta beste era batera izan dadin saiatzen gara; baina, era horretan, min ematen diogu geure buruari. Eta min ematen uzten diegu besteei. Ulermenik ez dagoelako gertatzen da hori guztia.
Interesgarria izango litzateke, beraz, gure zikloak nola funtzionatzen duen ikastea. Lau fase ditu. Zein dira?
Hilekoaren faseak lotuta daude barneko zikloekin, hau da, bizitzako etapekin, eta baita lurraren zikloekin ere. Batzuetan, lurretik eta bizitzatik bereizita gaudela pentsatzen dugu, baina ezinezkoa da hori, gure gorputza materia delako, lurra bezala delako, eta ezin dugulako bereizi. Pertsona batek nahasmendu hormonalak dituenean edo hilekoak min handia eragiten dionean, horrek zerikusia izaten du umetokian dugun tentsioarekin, muskuluak ezagutzeko eta lasaitzeko praktika faltarekin. Asko laguntzen du umetokia erlaxatzeak eta perineoko muskuluak lantzeak. Gure barneko zein kanpoko organoekin eta gure sexualitatearekin konektatuta egoteak onura handia dakar. Bestelako begirada bat behar dugu: “Hau nire parte eta nire bizitzaren parte da, eta zaindu egin behar dut, niretzat landu behar dut”.
Lantegian, hilekoa dugunean erabil ditzakegun produktuei buruz ere hitz egiten duzue.
Bai. Jakin-min handiz hartzen dute alderdi hori. Asko gustatzen zaie. Adibidez, tanpoiak nola jartzen diren eta zer onura eta zer eragozpen dituzten jakitea. Tanpoiek ekar ditzaketen arazoen berri izatean, harrituta geratzen dira; izan ere, beste produktu batzuk erabiliz erraz saihestu daitezkeen arriskuak dituzte. Informazioa eskaintzen diegu, une bakoitzean zer erabili nahi duten erabaki dezaten. Hori bai, beti azpimarratzen dut kontzientzia ekologikoa. Garrantzitsua da horrek guztiak ingurumenari dakarkion gastuaz jabetzea, bai eta gastu ekonomikoaz jabetzea ere, jakina.