Euskal hezkuntza komunitateko kideentzat lanean jarraituko dugu aurten ere!

 

Hik Hasi ikasturte berria ilusioz hasi dugu. Euskal hezkuntza komunitateko kideentzat lanean jarraituko dugu aurten ere! Dagoeneko prest ditugu irailetik abendura egingo ditugun laborategiak. Ez itxaron azken unera arte izena emateko!

 

Azaroan Haur Hezkuntzako jardunaldiak egingo ditugu Bilbon eta Donostian, Ni aitortzetik, gu eraikitzera izenburupean. Eta udaberriko bidaia pedagogikoa Danimarkara egingo dugu. Informazio guztia webgunean aurkituko duzue. 

Irailean argitaratuko dugu Hazi Hezi aldizkariaren udazkeneko zenbakia, 58.na, haziera eta heziketa gaiak errespetutik eta gure testuingurutik abiatuta lantzen dituen aldizkaria. Urriarekin batera iritsiko da Hik Hasiren 311. zenbakia. Euskal komunitatean zabiltzaten irakasleon eskura jarriko ditugu hezkuntzari eta pedagogiari buruzko artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, esperientziak eta iritzi artikuluak hilero hilero.

Aktualitatea irakasleen begietatik ere ikusiko dugu, pil-pilean dauden gaiak irakasleen ikuspegitik begiratuz eta aztertuz. Eta Non edo non bideopodcasta ere hileko lehen ostiraletan argitaratuko dugu, adituekin solasaldiak eginez haziera eta heziketa gaiei buruz.

Abenduan, Durangoko Azokara eramango dugu Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren II. deialdian saritutako lana: Jakinmin filosofia elkarteak ondutako liburua; Zergatik, pentsatzen eta elkarbizitzen ikasteko ipuin bilduma. Eta 2027. urtean iritsiko da bekaren IV. deialdia.

 

Ikasturtean zehar Hik Hasiren ateak zabalik izango dituzue, zuen proposamenak eta ekarpenak egin ditzazuen. Jarrai dezagun denon artean hezkuntzako lana aberasten eta zaintzen, Hik Hasiren komunitatera batuz: izan zaitez hikhasitarra!!