Apirilaren 28ko itzalaldi masiboa hezkuntzan.
Apirilaren 28ko itzalaldi masiboak gauza asko hankaz gora jarri bazituen ere, hezkuntzan ez zuen aparteko eraginik izan, eta Euskal Herriko ikastetxe gehienetan eskolak aurrera eramateko aukera izan zuten. Hasiera batean Euskal Herri osoan eragin zuen argindar galera masiboak, baina bereziki Hegoaldean izan zuen eragina, eta toki batzuetan iluntzera arte elektrizitaterik gabe egon ziren. Ikastetxeetan gailu teknologikorik eta argirik gabe moldatu behar izan zuten, edo bateriekin eta argindar sorgailu alternatiboekin. Baina lau lurraldeetako ikastetxeetan ez zen inzidentzia nabarmenik izan, arduradunek adierazi zutenez.