0-3 urteko haurren zaintzak | 2026ko otsailak 4, 11, 18 eta 25

2026ko otsailak 4, 11, 18 eta 25

Izena emateko azken eguna: 2026ko urtarrilak 28

Izaera: presentziala

Nori zuzendua: gaian interesa duen edozein profesionali eta familiei

Helburua: zaintzek haurren garapenean duten eraginaz eta haurra bidelaguntzen duen helduaren esku-hartzeaz hausnartzea. Zaintzetan sakontzea.

Metodologia: adituaren azalpenen ondotik, parte-hartzaileen solasaldiari emango zaio denbora gehien, haiek izango dute hitza. Taldekideen bizipenek, galderek, zailtasunek eta esperientziek hartuko dute lekua eta partekatzearen ondorioz, denen artean eta adituaren laguntzarekin, gako praktikoak aterako dira.

Partaidetza- eta esperientzia-metodologian oinarrituko da. Errespetuzko, konfiantzazko eta irekitasunezko giroa sustatuko da, parte-hartzaileek askatasunez adierazteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten.

Oharrak: Plaza mugatuak; hik hasitarrek lehentasuna izango dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatua.

Prezioa:150€ hikhasitarrek – 175€ prezio arrunta. Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Izen-ematea bertan behera utzi nahi baldin bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

·       Hilabete lehenago jakinarazita: % 100 itzuliko da.

·       15 egun lehenago jakinarazita: % 50 itzuliko da.

·       Astebete lehenago jakinarazita: ez da ordaindutakorik itzuliko.

Egitaraua

2026ko otsailak 4, 11, 18 eta 25

Eider Garde | Kattuka haur eskolako hezitzailea eta Nafarroako 0-3 plataformako kidea

Asteazkenak, 17:30-20:00

Donostia, EHU, HEFA II

Jada irekita dago 2026-2027 ikasturteko laborategiko izen-ematea. Guztira 10 laborategi eskainiko dira irailetik abendura bitartean.

 

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta:

Formazio gehiago erakutsi

Psikogenesia, idazketa-sistemaren ikaskuntza-prozesua | 2026ko azaroak 4, 18 eta 25

Begirada errestauratiboa bizikidetza sustatzeko | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2

Wikikasi ikas-egoera libreak: ikasgeletan martxan jartzeko gakoak | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2