Haurren beldurrak... helduen beldurrak... eskolaren beldurrak…? | 2026ko urtarrilak 7, 14, 21 eta 28

2026ko urtarrilak 7, 14, 21 eta 28

Izaera: presentziala

Nori zuzendua: HH eta LHko lehenengo zikloko irakasleeei

Helburua: beldurren zentzua eta eskolan eta ikaste prozesuan duten eragina ulertzea. Ulertzetik abiatuz, hezitzaileek jarrera egokiak garatzea haurren beldurrei erantzun egokiak emateko.

Metodologia: adituaren azalpenen ondotik, parte-hartzaileen solasaldiari emango zaio denbora gehien, haiek izango dute hitza. Taldekideen bizipenek, galderek, zailtasunek eta esperientziek hartuko dute lekua eta partekatzearen ondorioz, denen artean eta adituaren laguntzarekin, gako praktikoak aterako dira.

Partaidetza- eta esperientzia-metodologian oinarrituko da. Errespetuzko, konfiantzazko eta irekitasunezko giroa sustatuko da, parte-hartzaileek askatasunez adierazteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten.

Oharrak: Plaza mugatuak; hik hasitarrek lehentasuna izango dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatua.

Prezioa: 150€ hikhasitarrek – 175€ prezio arrunta. Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Izen-ematea bertan behera utzi nahi baldin bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

- Hilabete lehenago jakinarazita: % 100 itzuliko da.

- 15 egun lehenago jakinarazita: % 50 itzuliko da.

- Astebete lehenago jakinarazita: ez da ordaindutakorik itzuliko.

Egitaraua

2026ko urtarrilak 7, 14, 21 eta 28

Alvaro Beñaran | Psikomotrizista eta pedagogia terapeutikoan lizentziatua

Asteazkenak, 17:30-20:00

Donostia, EHU, HEFA II

Jada irekita dago 2026-2027 ikasturteko laborategiko izen-ematea. Guztira 10 laborategi eskainiko dira irailetik abendura bitartean.

 

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta:

Formazio gehiago erakutsi

Neurogarapena, hazkuntza eta ikasketa prozesuaren oinarrietako bat | 2026ko irailak 15, 22, 29 eta urriak 6

Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia hezkuntzan | 2026ko irailak 15, 22, 29 eta urriak 6

Hezitzailearen ongizatea ardatz: zeure burua zaintzeko tresnak | 2026ko irailak 15, 22, 29 eta urriak 6