Multikirola ekarri dugu Hazi Heziren 54. zenbakiko Gai nagusia atalera.

 

Autonomia, ongizatea eta beste hainbat balio bultzatzen ditu jolasak. Kirolak ere, jolas izan beharko luke lehen urteetan, lehia gerorako utzita eta, norabide horretan, ekarpen handia egiten du eskola kirolak.

Multikirola ekarri dugu Hazi Heziren 54. zenbakiko Gai nagusia atalera. Gai gatazkatsua da eta askotariko iritziak sortzen ditu, baina ezin eztabaida daiteke haurrentzat eta gaztetxoentzat egokia den aukera denik. Kirol jakin batean goizegi espezializatzeak hainbat arazo sor ditzakeela diote hainbat ikerketek, eta osasun arloko profesionalek gero eta argiago dute espezializazio goiztiarrak lesio gehiago, motibazio falta eta kirola alde batera uzteko arriskua ekartzen dutela. Multikirolak, aldiz, kirol jakin baten aldeko hautua egin aurretik hainbat kirol probatzeko aukera ematen die haurrei, eta ez hori soilik, aukera berdintasuna, inklusioa eta osasunaren aldeko ohiturak eskaintzen dizkien espazioa ere bada. Hainbat balio lantzeko aukera emateaz gain, haurren autonomia eta ongizatea bultzatzen ditu eta lehia alde batera utzita, jolasaren bidez kirolera hurbiltzeko aukera eskaintzen die.

Jolasaren garrantzia azpimarratu du baita ere Francesco Tonnucci pedagogo italiarrak orri batzuk aurrerago. Haurrei jolasteko espazioak eta denbora utzi behar dizkiegula dio Tonuccik, eta jolasak autonomia behar duela azpimarratzen du.

Ongizatea, autonomia, hezkidetza, aukera berdintasuna, inklusioa… Guztiak dira balio garrantzitsuak eta jolasak horiek guztiak biltzen ditu gure haurrei zoriontsuago eta osasuntsuago hazten lagunduz.