37. Sozializazio goiztiarra Haur Hezkuntzan
Liburu eguna / 10.00
0-3 urte
0-3 urte bitarteko hezitzaileei egunerokoan sortzen zaizkien kezkei eta galderei erantzun nahi die KalitatHEZ taldeko kideek osatu duten eta Hik Hasik argitaratu duen 37. monografiko honek. Haur txikiak gero eta lehenago eskolatzeak hezitzaileei erronka berriak ekarri dizkie eta geletan egunero suertatzen zaizkien egoerei aurre egiteko proposamen zehatzak egiten ditu liburuak.