AINHOA AGIRREAZALDEGI | Bertsolaria
Guraso gisa zailena egiten zaidana, nire izaeraren kontrapisua bilatzea da: gauzak egiteko nire ohiko modua zalantzan jartzea. Izan ere, haurrekin gaudenean, etengabe ateratzen da argitara gure izaera, behin eta berriro, egunean nork daki z enbat aldiz. Eta izateko eta gauzak egiteko gure modu horrekhari luuuuuuuuzeei egitendie tira.
Azal dezadan argiago. Haurdun nengoenean, Amarsinmiedoamalcriarizenekoliburua iritsi zennire eskuetara,bestehainbatlibururen artean. Gustura irakurri nuen, horixe baitzen nire barruko kezka nagusienetakobat:haurjaioberriarenbehar,eskarieta nahiak unean-unean erantzun eta ase ahal izatea, gerora, “gaizki ohitutako, gaizki hezitako” haurra izango dugun beldurrik gabe. Eta lagun batek eman zidan nire kezka horrentzako erantzunik onena: “Ainhoa, zuk alaba gaizki hezteko ahalegina egin behar zenuke,propio”.
Aski ongi ulertu nion: alegia, egunerokoandiziplinak eta gauzakongi eginnahiak nigan pisu dezentekoa dutenez, hortxe jartzeko arreta, balore ere badirela nire izaeraren atal horiek baina, baita mugatzaile ere. Eta alabari ez gehiegi erakusteko nigan hainbeste garatu diren ezaugarriak. Nahi gabe ere ikasiko baitizkit.Esaterako, ohitura gisa hartua badut iluntzetan goiz afaldu, jolastu, bainatu, ipuinen bat kontatu eta haurra oheratzea, ahalegina egiteko tarteka hurrenkera horretan zerbait aldatzeko, ez egiteko, beste era batera egiteko… Finean, “araua”hausteko.
Hezitzaileguztiokgaratzendugu,oharkabean, gure izaera haurrekin. Ipuinzalea denak, ipuinak kontatuz. Sukaldean aritzea gustatzen zaionak, jaki goxoak prestatuz. Kirolzaleadenak,haurrengorputzaknekaraziz. Beti barrez ari denak, haurrari ez negarrik egiteko esanez. Ezkorra denak, gauzakgaizkiirtetekoarriskuabistaraziz.Munduarekinhaserredagoenak,haserrehorren arrazoiak erakutsiz. Kantuzalea denak, kanta zaharrak abestu eta berriak sortuz..
Marrazten ona denak, marrazkiak eta margoak oparituz. Garbizalea denak, haurrari etengabe bere gauzak biltzeko esanez. “Besteek zer esango duten” beldur denak, behinetaberrirohaurraribaxuagoaritzeko oharra emanez…
Horregatik uste dut, hezkuntzaren eta hezitzaileon zeregin nagusienetako bat egoeren kontrapisua bilatzea dela. Hezkuntza sistemak, oro har, gizartearen ohituren kontrapisua bilatu behar luke: “zarata” gehiegirekin bizi garela? Bada, isiltasuna disfrutatzen erakutsi. Internet daukagunetik ez dugula bost minutuz baino gehiagoz testu berean irauten? Bada, denbora luzeko kontzentrazioa landu. Epe luzeko proiektuak ez daudelamodan? Bada, horretarako behar den autokonfiantza landu.
Eta irakasle eta gurasook arreta jarri, bai geure izaeran, bai haurrarenean. Izan ere, pertsonok ez gara gure izaera eta gaitasunez bakarrik osatzen, garatu ez ditugun gaitasunak ere bagara. Are gehiago, batzuetan, gutxien garatzen ditugun ezaugarriak lantzeko ahalegina propio egin behar genuke, pertsona orekatuagoak izateko. Eta gure haurrei askatasun-ariketa hori oparitzea da hezkuntzan herren gutxiago egiteko bide bat.
Erosoena, gaztelaniaz egitea da, baina beti dago aukeran euskaraz egitea. Horrek sufrimendua dakar,nekea,izerdia... baina baita poza eta hainbeste gauza eder ere
Jose Ramon Etxebarria