Kultura mara-mara

Artelanak erakusgai dituen eraikin handi bat datorkigu burura ‘museo’ hitza entzuten dugunean. Baina Ur maran artelanak ez daude paretetan zintzilik edota kristalezko erakusleihoetan ikusgai. Ur maran arteak eta naturak bat egiten dute, eskutik helduta aurkitzen ditugu bidelagun banaezinen antzera. Harriak eta egurrak eskultura bihurtuta daude basoarekin bat eginda: hartu, landu eta itzuli. Naturak emandakoa naturari bueltan. Ur mara ez da ohiko museoa. Ur mara topagunea da: artisten, artelanen eta naturaren topagunea.

 

Lau astok eta landu gabeko eta lantzen hasiak dauden enbor eta harri bloke handiek egin digute ongietorria. Tailerra ikusi dugu eta aurrerago basoa. Basoan barrena pagoak, haritzak edota lizarrak aurkituko ditu bisitariak. Baita han-hemenka kokatutako hainbat eskultura ere... Karobia, harrobi txiki bat, baratza, hainbat ekintzetarako erabiltzen duten negutegia (erakusketak, kontzertuak, tailerrak…) eta Henry David Thoreau filosofo eta naturalista estatubatuarrari eskainitako espazioa ere aurkituko ditugu Ur maran. Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistek sortu zuten Ur mara museoa 2010. urtean, Alkizan. Ez da ohiko museoa: artea, natura eta gizakia uztartzen dituen topagunea da Ur mara. Baina proiektuan sinetsi zuten, gogotik egin zuten lan ametsa egi bihurtzeko eta hamabi urte beranduago bizi-bizi dago Ur mara. Jauregik azaldu digu nola hasi zen dena: “Elenak eta biok sei urte pasa genituen Alemanian artea eta natura uztartzen zituen proiektu batean lanean eta pentsatu genuen halako espazio bat sortzea polita izango zela. Bestetik, Cesar Manrique fundazioak egiten dituen proposamenak ere aintzat hartu genituen. Manriquek, besteak beste, proposatzen zuen inbertsio guztiaren %10 baino gutxiago izan behar dela diru publikoa. Bestela, iritzia lotuta geratzen zaizu, zenbait gairekin ezin duzu hain kritiko izan eta dependentzia ekonomiko handia sortzen da. Gure kasuan diru laguntza publikoa %7koa da eta horrek askatasun handia ematen digu”.

Ehundaka pertsona urtero Jendeak egiten du Ur mara. Urtero 1.500 pertsona inguru pasatzen dira bertatik eta nahikoa dela dio Juaregik, ingurunea ez baitute hondatu nahi. Bertan dagoen tailerra edonoren eskura dago; badira bertan egonaldiak egiten dituzte artistak eta beste batzuk euren lana ezagutaraztera gerturatzen dira. Bisita gidatuak eskaintzen dituzte eta bazkariak antolatzen dituzte tarteka. Eskolentzat ere tailerrak eskaintzen dituzte. Esku tailerra, beirate tailerra, eskultura tailerra, ehungintza tailerra… Eta basoan grafittiak egiten dituzte. Baina garrantzi handiena hartzen duena papergintza tailerra da. Papera eskuz egiteko prozesua hasieratik amaieraraino egin daiteke Ur maran, papera egiteko landareak baitituzte baratzean. “Osinak, ilarrak, larrak… erabiltzen hasi ginen eta baita artoa ere. Artoarekin paper asko egiten dugu eta birziklatu ere egiten dugu: koloretako kartulinak, egunkariak Ur mara museoa Azaldegi 18 20494 Alkiza www.urmara.com Bisita gidatuak Sei pertsonako taldeak osatzen dituzte eta bi ordu inguruko ibilbidea izaten da. Eskolei zuzendutako arte tailerrak - Papergintza tailerra - Esku tailerra - Beirate tailerra - Eskultura tailerra - Ehungintza tailerra - Graffitiak basoan - … Iraupena: 4 ordu. Lantzen diren arloak: ondarea eta arte plastikoa. Sustatzen diren balioak: garapen jasangarria, lankidetza, enpatia, naturarekiko lotura, genero berdintasuna… Tailer guztiek materialen berrerabilera dute oinarri. eta kartoia birziklatzen ditugu. Baita asto kaka ere. Papera egiteko zelulosa behar da. Hostoek barnean dute zelulosa. Zebrek, zaldiek, astoek, elefanteek… ez dute zelulosa digeritzen eta kakatan ateratzen da. Kakaren % 80 zelulosa da. Guk lehortzen dugu, iragazten dugu eta lasto txikitua balitz bezala gelditzen da. Ez du batere usainik. Astoak prozesu osoa modu naturalean egiten du: jan egiten du, sabelean egoste prozesu modukoa egiten du eta gero bota egiten du”, azaldu du Jauregik. Papera soilik ez, marrazteko ikatz-ziriak ere ekoizten dituzte: “Bisita hasi aurretik sutan jartzen ditugu eta itzultzen garenerako prest daude. Ikatzaren prozesua azaltzen dugu modu horretan”. Askotariko jarduerak egin daitezke Ur maran eta eskolak bertara gerturatzen direnean eskaintza une horretan lantzen ari direnaren arabera eta dituzten beharren arabera egokitzen dute. Betiere naturatik gertu eta naturarekiko errespetua bultzatuz.

Ur mara museoa 

Azaldegi 18 

20494 Alkiza 

www.urmara.com 

Bisita gidatuak Sei pertsonako taldeak osatzen dituzte eta bi ordu inguruko ibilbidea izaten da. 

Eskolei zuzendutako arte tailerrak 

- Papergintza tailerra 

- Esku tailerra 

- Beirate tailerra 

- Eskultura tailerra 

- Ehungintza tailerra 

- Graffitiak basoan - …

 Iraupena: 4 ordu. Lantzen diren arloak: ondarea eta arte plastikoa. Sustatzen diren balioak: garapen jasangarria, lankidetza, enpatia, naturarekiko lotura, genero berdintasuna… 

Tailer guztiek materialen berrerabilera dute oinarri