Hainbat interpretazio badaude ere, adituak bat datoz nortasunaren garapena lasaituegiten dela 6 eta12 urte bitartean. Ez dela garapena eteten, baina ez dela aurrekourteetan bezain gorabeheratsua adierazten. 6 urteko adina psikologia ebolutiboakadin magikotzat hartu izan du, fase intelektual berri baten hasieratzat hartzen baita.Horrela, nerabezaroa agertzen hasten den arte, oso garai lasaia izan ohi da
Haurra mundura irekitzen deneko garaitzat dauka psikologia ebolutiboak irakurtzen hasten denetik nerabezaroa bitarteko garaia. Neska-mutilek ikasteko gogo izugarria agertzen dute, lagunekiko sozializazioak indarra hartzen du, eta arlo sozialean, bizi diren gizarteak dituen arauak eta jokamoldeak ulertzen hasten dira. Hau da, adin horietako neska-mutilen interes nagusia beren buruak, harremanak eta gaitasunak hobetzea izaten da.
Etxeko harremanak: "Zer ikusi, hura ikasi"
Adin horietan, etxeak du eragin handiena haurrengan. Etxekoen arteko harremanak nolakoak diren, ondorioak ere halakoak izango dira: etxean errespetuzko harremana baldin badago, umearen garapena erraztuko du eta bere izaera propioa indartuko du. Hitz egiten bada, eta hartzen diren jarrerak arrazoitzen badira, haurraren eskaerei arreta handiagoa eskainiko zaiela eta “heldutasun” trataera egokituko zaiela irizten diote psikologoek. Ondorioz, zigorrak saihesten ahaleginduko da eta afektuzko harremanak erraz litezke. Bestalde, haurraren gertuko jarraipena egiteak eta arau argi eta funtsatuak edukitzeak, arduratsuak izaten lagun dezake.
Nortasuna eta balioak
Egin diren hainbat ikerketen arabera, errespetuzko harremana bizitzen duten neska-mutilek autokontrol handiagoa izaten dute, beren burua gehiago estimatzen dute, lan edo egiteko berriei gogoz eta konfiantzaz heltzen diete eta gauzak ongi egiten saiatzen dira. Horrez gain, haurraren portaerak zigorraren beldurrari lotu beharrean, portaeren berezko balioei, arrazoitzeari eta beren ondorioei lotzen baldin bazaizkie, haurra balioak barneratzen joango da, bereak egiten.
Eskolaren eragina
Etxearekin batera, eskola da haurrengan eragin handiena duen erakundea, eta hezitzaileen jarrerak haurraren autokontzeptuan eragiten du. Ikasketa prozesuan, oinarriak finkatzen dira garai honetan: irakurketa-idazketa, matematikako oinarriak, ikasgelako edukien sistematizazioa, zientzien hastapenak, hizkuntzen garapenak, munduko informazioetara irekiko da.
Besteekiko harremanak
Helduak eta ikaskideak izan ohi dira erreferentzia. Ikaskideen taldea indartzen hasten da, eta, garrantzia hartzen du adina gora doan heinean. Gustuko dituzten kideen ezaugarriez galdetuta, hauxe balioesten dute adin horretan: besteekin ongi eta atsegin jokatzen dutenak, lankidetzan aritzen direnak, laguntzen dutenak, arauak errespetatzen dituztenak, edertasun fisikoa dutenak…