URGENTZIAZ HARRERA-FAMILIAK AURKITZEKO “BENETAN EZ ZAIZULA SARTZEN SEHASKA BAT ETXEAN?” KANPAINA JARRI DUTE ABIAN BIZKAIAN.
Gizarte langilea da Urquijo, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Infantzia Zerbitzuko kasuen koordinatzailea. Harrerako familien premia larrian daudela dio: “10 bat umeri familian bizitzeko aukera eman nahi diegu lehenbailehen”.
Bizkaian umeak etxean hartzeko harrera-familiak behar direla adierazteko kanpaina bat abiatu duzue. Zein dei egin nahi diozue gizarteari?
Urgentziaz harrera-familiak lortzeko egin dugu deialdia. Hamar bat umeri familian bizitzeko aukera eman nahi diogu momentuan eta luzera begira segur aski familia gehiago ere beharko ditugu. 0-3 adin arteko umeak egoi-tzetan izatea ekiditea da gure helburua, adin-tarte berezia eta umearen garapena asko baldintzatzen duena delako. Sei hilabeteko egonaldiak egin ohi dituzte haurrek harrerako familietan; asko jota, urte batekoak. Aldundiko teknikariok gurasoen pronostikoa eta umearen beharrizanak zehazten ditugun bitartean egon ohi dira harrerako familietan. Hala ere, beste mota bateko harrera-familiak ere behar izaten ditugu: hiru urte baino nagusiagoak diren umeentzako edota anai-arrebentzako eta epe luzeagoz beraien jatorrizko familiatik kanpo egon behar izaten diren neska-mutilentzako.
Harrerako familia izateak zer esan nahi du?
Harrera-familia izateak norbere etxean eta inguruan familiakoa ez den ume bat onartu eta bere egitea esan nahi du, zaintzea, heztea eta bere beharrizan fisiko zein emozionalei erantzun aproposa ematea, ume horrek bere jatorrizko familiarekin (guraso zein anai-arreba, edo aitona-amona...) harremana galdu barik. Azken hori da adopzioarekin duen alderik nabarmenena; harrera-familiak ulertu eta onartu egin behar du ezinbesteko baldintza hori. Bitartean, jatorrizko familiaren zailtasunak lantzen ditugu beraien seme-alabak eurengana itzultzea helburu izanik.
Zein baldintza bete behar dira harrerako familia izateko?
Pertsona bakarrak, bikoteak, umeak dituzten familiak edota umerik gabekoak... denetariko familiak izan daitezke. Ume ezberdinak ditugu, beharrizan ezberdinekin; beraz geroz eta familia gehiago, orduan eta aukera gehiago umeentzako. Oso garrantzitsua da, era berean, harrera-familia kontzeptuak zer esan nahi duen ondo ulertzea. Premiazko harrera-familiak izateko, gainera, konpromiso handia eduki behar da, denbora eta berehala umea beraiekin hartzeko aukera.
Zein prozesu jarraitu behar izaten dute interesa duten familiek?
Behin haien eskabidea dugunean, informazio orokorra jasotzeko hitzaldietara joaten dira eta zalantzak argi-tzeko aukera ematen zaie, bai taldean edota elkarrizketan. Interesa mantentzen denean baliospen-prozesua egiten da, normalean 5 saioko elkarrizketak izaten dira gizarte laguntzaile eta psikologo-teknikariekin. Balioespen-prozesua ez da amaitutzat ematen formakuntzako beste 4 edo 5 saio egin arte. Prestakuntza beste familia ba-tzuekin batera egiten da eta hori asko eskertzen dute familiek, umeetara eta haien familietara hurbiltzeko teknikak lantzen direlako eta harrera-familien zirrara eta sentimendu ezberdinak plazaratzen direlako. Teknikarion lana da familia laguntzea eta baliabideak ematea haiek umeak ondo zaindu eta lagun ditzaten.
Nora jo daiteke informazioa eskura-tzeko edo eskaera egiteko?
944 470 737 telefono zenbakira deitu daiteke edota acogimientofamiliar@bizkaia.eus helbidera idatzi. Bilboko bulegoan ere hartzen dugu jendea (Ramon y Cajal hiribidea, 48 ). www.bizkaia.eus/acogimiento gunean ere badago informazioa.