ANA URRUTIA | EHU-KO BILBOKO IRAKASLE ESKOLAKO MUSIKA IRAKASLEA

Doktorea eta goi-mailetan musikairakaslea da Urrutia. Udako Topaketetan Haur Hezkuntzako irakasleei, hezitzaileei eta “soinua eta musika-lanak hezkuntza baliabidetzat erabili nahi dituen orori” zuzenduriko ikastaroa emangodu; saioanagusikipraktikoa izango da,ariketetan oinarritua.

 

“Haur Hezkuntzako gelan nahitaezkoa da musikaren bizipena eta erabilera ikaslearen garapen oso lortzeko”, diozu Udako Topaketen gidarako eginiko testuan. Zergatik, zer ematen dio musikak umeari? 

Nire iritziz, musika egunero erabili beharko genuke Haur Hezkuntzako ikasgeletan, umearen entzumena, adierazpena eta sormena garatzeko baliabideitzeladaeta.Dantzak,abestiak,motadesberdinetakomusika-lanak eta tresna egokiak erabiliz, haurrak norbere buruaren ezaguera handitzen du, baita ingurunekoa ere. Era berean, bere barruko mundua kanpora ateratzen dute haurrek musikare nbidez.

Ikastaroko parte-hartzaileei haurraren entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko tresnak ematea duzu xede. Nolakoak izango dira tresna horiek, eta nolako ariketak proposatzen dituzu?

Tresna edo baliabide desberdinak erabiliko ditugu ikastaroan. Hala nola, mota desberdinetako musikalanak erabiliko ditugu mobilizazioak egitekoeta,moduhorretan, sormena lantzeko. Horretaz gain, dantza xumeak erabiliko ditugu erritmoak barneratzeko. Gainera, haurrentzako musika-tresna egokiak zein diren izangoduguhizpide.

Isilunea aipatzen duzu, soinuarekin batera, tresna gisa. Zer ekarpen egiten du, zer sortzen du haurrengan?

Musika soinuz eta isilunez osatua dago. Beraz, musika esatean, isilunea ere kontuan eduki behar dugu. Horretazgain,gelanisiltasunalortzeagarrantzitsua da, nahiz eta batzuetan zaila izaten den. Nire ustez, haurrak bere emozioetan bizi behar du isiltasunak duen indarra eta eragina; isilunea entzutenikasibehardu.

Bestalde, musikaren bizipenerako beste baliabideak ere aipatzen dituzu, bestea beste, musikogramak. Zer dira, eta, zertarako balio dute?

MusikogramaJosWuytackpedagogo belgiarrak sortu zuen. Musikogrametan, irudia erabiltzen da musika-lana edosoinuarenezaugarridesberdinak lantzeko. Haur Hezkuntzako gelan erakargarriak eta egokiak direlakoan nago.


Musika-lanak eta tresna egokiak erabilita, haurrak norbere buruaren ezagutza handitzen du, baita ingurukoena ere