Atzo manifestazioa egin zuten Iruñean Nafarroako hezkuntza sektoreko Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek deituta. Carlso Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu zioten lehendakariari, legegintzaldirako agindutakoak ez dituelako bete.
Sindikatuek lau eskaera nagusi egin dituzte:
Ikasgeletako ratioak jaistea —Haur Hezkuntzan gehienez 20 ikasle egotea eta egutegi bat jartzea jaitsiera hori ikasketa maila guztietara zabaltzeko—.
Lantaldeak egonkortzea
Lan gainkarga murriztea
2010etik galdutako erosahalmena berreskuratzea.
Sindikatuen esanetan, Gimenok negoziazio sindikala “blokeatu” egin du eta ratioen gaineko informazioa “maltzurkeriaz” erabili du ikastetxe askotako masifikazioa ezkutatzeko.
Euskalgintzako eragileek ere Gimenoren dimisioa eskatu dute behin baino gehiagotan, euskararen normalizazioaren aurka jarduteagatik eta eremu mistoan D ereduko eskolak irekitzea oztopatzeagatik.