Maiatzaren 7an hamabost ikastoletako langileak eta ikasleak kalera atera ziren ikastoletan ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Ikasgelak kalera atera zituzten Nafarroako Ikastolek maiatzaren 7an Nafarroako Gobernuari eskaera zehatza egiteko: ikastoletako ikasgelak ixteko erabakia atzera bota zezala. Hamabost ikastoletako langileak eta ikasleak kalera atera ziren ikastoletan ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Ondoren, Nafarroako parlamentuak UPNren lege proposamena onartu zuen maiatzaren 13an, EH Bilduren eta Geroa Bairen abstentzioari esker. EH Bilduk zazpi zuzenketa aurkeztu zituen eta hiru atera ziren aurrera. Lege proposamenaren ondorioz, Hezkuntza Departamentuak ezabatu nahi zituen itunak ikasturte bat gehiagoz luzatuko dituzte eta, beraz, datorren ikasturtean ez dute itunpeko sarean ikasgelarik itxiko. Ikusteko dago orain legea zehazki nola aplikatzen duten eta horrek ikastolak zer egoeratan utziko dituen.
