JONE URIA | BERTSOLARIA
Ez dakit zenbat aldiz entzun behar izango nuen esaldi hori Matematika karrera aukeratu nuela esan dudanetan.Eta hori ez bazen,antzekorenbat: “Uff... nik DBHtik ez ditut egin behar izan,baina ordurako gorroto nituen”, “Matematikak? Zenbat eta urrunago hobe, zenbat sufritu nuen haiekin”; beti ere, esaldia harriduratik nazkaraino doazen aurpegietako batekin lagunduta,noski.Ez dira horiek erantzun denak, jakina; bada matematikak gustatzen zaizkionik, edo gutxienez gustatu ez arren interesgarriak iruditzen zaizkionik. Baina gutxi batzuk garela esango nuke. Horrelako memento bat bizi izan dudan bakoitzeanpena eta errua sentitu izan ditut batera.
Pena, euskara ez dakien batek Jone URIA BERTSOLARIA bertsorik ulertu ezingo duelako ematen didan zentzu berean. Matematikak gauza ederra dira. Eta ez naiz matematika sakoneta abstraktuenez ari, oinarri oinarrizkoenez baino. Ez da mundua ikusteko beste era bat besterik. Gauzak era batera definitu, multzokatu, dauzkaten antzekotasun eta bereizgarrien arabera sailkapenak egin, zein propietate betetzen dituzten ikusi, orokortzen saiatu, orokortzen uzten ez digun adibidea identifikatu… Pentsatzeko beste era bat da, beste hizkuntza bat, eta pena handia hartzen dut jendeak nola gutxiesten duen ikusita.B eraiengatik,batez ere.
Errudun ere sentitzen naiz,ez galdetu zergatik. Soberan dakit erruaren parte txikiena ere ez dela nirea, baina hala da. Askotan jarri izan naiz pentsatzen zergatik. Zergatik gorroto dituen jendearen ehuneko handi batek matematikak.“Ni ez nintzen horretarako jaio”,“ze txarra nintzen ni matematiketarako” eta horrelakoak entzun izan dizkiot askori. Batetik, ez dut sinesten jendearen ehuneko handi bat ez denik gai matematika oinarrizkoenak ulertu eta menperatzeko, eta bestetik, zenbat gaude musikarako belarri onik izan gabe musika miretsi eta musikaz gozatzen dakigunak? Margotzen jakin ez eta koadro batez disfrutatzen dugunak? Hala behar luke matematikekin ere.
Arazoa bakarra eta sinplea da,nire ustetan behintzat: eskolan ez dizkigute matematikak irakatsi. Bai, badakit lehen hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarrenera dagoen irakasgai bat dela. Izena izango du Matematika, baina edukia ez nuke esango hala denik. Matematikak ez direlako 7ko taula buruz ikastea, deribatu eta integratzen jakitea, zatiketak eskuz –egiteko gai izatea edo matrizeak biderkatzen kalkulutan ez nahastea (nik ere hanka sartzen dut oraindik denetan). Matematikak arrazoitzeko modu bat dira, pentsatzeko modu bat, eta hori da eskolan irakasten ez dena hain justu,ez matematiketan eta ezbeste edozein arlotan ere.
Ez dakit zerizan daitekeen honen guztiaren konponbidea, ez daukat problema honetarako emaitza konkreturiknikere,baina, askotan,planteamenduan akats bat dagoela ikustea da soluziora iristeko lehen pausoa.
Hauxe da gerra aurretik, gerratean eta gerraondoan ikasi dudana: agintzen duena egiteko prest ez dagoen gauzarik ezin dakiokeela besteri agin
Luis Mitxelena